Cádizen defentsa ingelesen aurka (Zurbarán)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cádizen defentsa ingelesen aurka
Francisco de Zurbarán 014.jpg
Egilea Zurbarán
Mugimendua Barrokoa
Sorrera 1634-1635 inguruan
Kokalekua Pradoko Museoa, Espainia Madril
Teknika Olio-pintura mihise gainean
Neurriak 302 cm × 323 cm cm

Cádizen defentsa ingelesen aurka (gaztelaniaz: Defensa de Cádiz contra los ingleses), Ingelesen gerra lehorreratzea Cádizetik hurbil 1625ean, Lest-eko kondearen gidaritzapean (Desembarco hostil de los ingleses cerca de Cádiz en 1625, al mando del Conde de Lest) izenez ere ezaguna edo, besterik gabe, Cádizen defentsa (Defensa de Cádiz) deitua, Francisco de Zurbaránen koadro bat da, El Prado museoan, Madrilen, ikusgai dagoena. Mihise gaineko olio-pintura da eta 302 cm altu eta 323 cm zabal da.

Eszenak 1625ean espainiar tropek Edward Cecil-en gidaritzapeko flota anglo-holandarraren aurka egindako defentsa irudikatzen du. Lehen planoan Fernando Girón Cádizeko gobernadorea ageri da (eserita, gaixorik baitzegoen), bere menekoei aginduak ematen. Aurrez aurre du Diego Ruiz zelaiko teniente Maisua, hondoan tropa erasotzaileek Cádizko badian, El Puntal-en, egiten ari diren lehorreratzea ikus daitekeelarik.

Hasiera baten Eugenio Caxes-i esleitua,[1] koadroa Zurbaránek margotu zuen[2] Erretiro onaren jauregiko "Salon de los Reinos"erako enkargu dekoratibo baten parte gisa. Koadro honetaz gain, Heraklesen lanei buruzko beste hamar ere burutu zituen, gaur egun Pradoko museoan daudenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]