Edukira joan

Heraklesen hamabi lanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Pollaiuolo:Herkules eta Hidra 1475 inguruan. Galleria degli Uffizi (Florentzia).

Heraklesen hamabi lanak (erromatar mitologian Herkulesen hamabi lanak), antzinako pasadizo sorta bat dira, geroagoko narrazio batek elkarrekin lotuta aurkezten dituenak, Heraklesek egin behar izan zuen penitentziari buruz. Heraklesek zenbait animaliarekin aurrez aurre borroka egite horrek aditzera ematen du tradizioa agian greziar literatura eta ekialdeko gaiak baino lehenagokoa dela. "Kontu irekia da antzinako greziarrek lehoi bat bizirik ikusteko aukerarik izan ote zuten, baina lehoiaren irudiaren migrazioa eta honen aurkako borroka eszenak arkeologikoki ondo dataturik daude", [1] Ugarit eta Itun Zaharreko zazpi burudun sugea ere argudio gisa erabilita. Hamabi lanen ziklo finkoaren ezarpena, beharbada K. a. 600 inguruan Peisandros Rodaskoak idatzi eta gaur egun galduta dagoen olerki epiko bati egozten zioten greziarrek.

Gorde diren moduan, Heraklesen lanak ez dira toki bakar batean bilduta aurkitzen, baizik eta iturri asko erabiliz berregin behar dira. Itxuraz, lanok era batera baino gehiagotara interpreta litezke,[2], baina nolanahi ere haietako sei Peloponeson gertatzen dira, Olinpiaren berreskaintzearekin amaituz, eta beste seiek, sekuentzia bereko zatiak, heroia askoz urrunago eraman zuten. Eredua beti bat eta bera da: Herakles hiltzera edo konkistatzera bidalia zen, edo Hera jainkosaren ordezkari zen Euristeorentzat animalia edo landare magikoren bat bilatzera. "Aukeratutako toki guztiak, aurretik, Heraren gotorlekuak eta Beste Mundurako sarrerak ziren[3].

Garai helenistikoan Heraklesen lanak Zodiakoko zeinuekin lotu ziren.

Oinarrizko istorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeusek Alkmena haurdun utzi ondoren (gerora Herakles jaioko da) Pertseoren etxean jaiotako hurrengo semea errege bihurtuko zela adierazi zuen. Herak, hau entzun ondoren, Euristeo bi hilabete lehenago jaioarazi zuen, Pertseoren etxekoa baitzen, Herakles bezala, eta hau, berriz, hiru hilabete beranduago jaioarazi zuen. Zeus, gertatutakoaz ohartu zenean, haserretu egin zen, baina, hala ere, berak esandakoak hor jarraitu zuen.

Herak eragindako eroaldi batean, Heraklesek bere seme propioak hil zituen, baita bere ilobetako bi ere, bere eskuekin. Bere senera etorri eta egin zuenaz ohartu zenean, mundutik bakartu zen, lurralde basatietan. Bere anaia Ifiklesek aurkitu zuen, eta Herakles Delfoseko orakulua bisitatzeko konbentzitu zuen. Ekintza lazgarri horrengatik penitentzia bezala, Delfoseko Sibilak, Euristeok agindutako hamar lan bete beharko zituela esan zion. Euristeo errege izateko eskubidea lapurtu ziona eta gehien gorrotatzen zuena zen.

Lanak burutzeko Heraklesek sarritan lagun bat zeraman aldean (eromeno bat), batzuen ustez Lizimnio eta beste batzuen ustez bere iloba Iolao. Hamar lan egin behar zituela suposatzen zen arren, laguntza honengatik, beste bi bete behar izan zituen. Euristeok ez zituen aintzat hartu hidraren lana (non Iolaok lagundu zion) eta Augiasen ukuiluena (trukean ordaindu ziotelako, edo, beste bertsio batzuen arabera, lana urak egin zuelako), eta beraz, guztira hamabi bete zituen.

Lanen ordena tradizionala honako hau da:

  1. Nemeako lehoia ito.
  2. Lernako hidra akabatu.
  3. Zeriniako oreina atzeman.
  4. Erimantoko basurdea ehizatu.
  5. Augiasen ukuiluak garbitu.
  6. Estinfaloko txoriak akabatu.
  7. Kretako zezena hezi.
  8. Diomedesen behorrak lapurtu.
  9. Hipolitaren gerrikoa hartu.
  10. Gerionen artaldea ostu.
  11. Hesperide lorategiko urrezko sagarrak lapurtu.
  12. Zerbero zakurra infernutik atera.

San Jeronimoren Kronikoiaren arabera Heraklesek, bere lanak, K. a. 1246an bete zituen.

Esanahi sekretua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzez hitzeko itxurazko esanahiaren azpian greziar mitoek ezkutuan tradizio mistiko bat izan ohi zutenez, Heraklesen lanak bide izpiritualaren ikur gisa interpreta litezke. Hau bereziki nabarmena da hamaikagarrenean, non Herakles fruitu magikoa ematen duen sagarrondoa dagoen lorategira doan. Sagarrondoa biziaren zuhaitza da, herensuge batek eta ahizpa batzuek zaindutakoa: erraz ezar daiteke paralelismoa Edengo lorategiaren elezahar biblikoarekin, non suge batek Zientziaren Zuhaitzaren fruitua jatera animatzen zuen, ongia eta gaizkiaren ezagutza ematen zuena. Heraklesen azken hiru lanak, heriotzari buruzko metaforatzat hartzen dira.

Istorioen jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euren balizko jatorriaren edo formalduak izan ziren tokien arabera, lan gehienak Arkadia barnean edo honen mugetan gertatzen dira, edo gutxienez berarekin modu esanguratsuan lotuta daude.

Zodiakoarekiko lotura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrologo askoren ustez, hamabi lanak zodiakoko hamabi zeinuetan zehar eginiko ibilbidea da, baina beste hurrenkera batean egina.

  • Diomedesen behorrak lapurtzea, Aries
  • Kretako zezena harrapatzea, Taurus
  • Hesperideen lorategiko sagarrak lapurtzea, Gemini
  • Zeriniako oreina harrapatzea, Cancer
  • Nemeako lehoia hil eta haren larrua hartzea, Leo
  • Hipolitaren gerrikoa lapurtzea, Virgo
  • Erimantoko basurdea harrapatzea, Libra
  • Lernako hidra hiltzea, Scorpius
  • Estinfaloko txoriak hiltzea, Sagittarius
  • Zerbero harrapatzea, Capricornus
  • Augiasen ukuiluak garbitzea, Aquarius
  • Gerionen abereak lapurtzea, Piscis

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Burkert 1985 209. or.
  2. Ruck eta Staples, 169-170 or.,
  3. "Ruck eta Staples, (169. orr.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]