Campsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
CAMPSA» orritik birbideratua)
Campsa
Datuak
Motadefunct organization (en) Itzuli
Jarduera sektoreapetrolioaren industria
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1927
Desagerpena1992

Compañía Arrendataria del Monopolio del Petróleo, S.A. (Campsa) petrolio-industriako enpresa espainiarra izan zen, 1927ko monopolioari esker sortua.[1] Garai haietan, Zazpi Ahizpek merkatua kontrolatzen zuten eta espainiar enpresa boikotatu zuten. Campsak orduan SESBeko petrolioa erosteari ekin zion.

1986an Instituto Nacional de Hidrocarburosek Repsol sortu eta Campsa (Petronor bezala) marka bat bilakatu zen. Europako Ekonomia Erkidegoaren monopolioen aurkako legediaren ondorioz, 1992an desegin zuten eta bere aktibo logistikoekin Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH) sortu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arnau, Joan. (2008). «La creación de Campsa. Más importante que la recuperación del peñón de Gibraltar» De verdad Año XXVIII (8).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.