Zazpi Ahizpak (petrolio konpainiak)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zazpi Ahizpak 1960ko hamarkadan nagusi ziren zazpi petrolio konpainien multzoa izendatzeko Enrico Mattei italiar negoziogizon, Eni petrolio konpainiako presidentea zenak asmatutako izendapena da. Matteik izendapena ironikoki erabili zuen, zazpi enpresa horiek petrolio industria ezarritako kartela salatzeko asmoz, horren bidez merkatu librea bultzarazi beharrean heuren buruak elkar babesten baizituzten, petroliogintzako gainontzeko konapinia eta enpresak kaltetuz.

Zazpi Ahizpak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadako Zazpi Ahizpak:

  1. Standard Oil of New Jersey (Esso), Mobil konpainiarekin elkartu zenean ExxonMobil ( AEB) konpainia sortu zen.
  2. Royal Dutch Shell ( Herbehereak eta  Erresuma Batua).
  3. Anglo-Iranian Oil Company (AIOC), gerora British Petroleum (BP) ( Erresuma Batua).
  4. Standard Oil of New York, gerora Mobil. Gaur egun fusionatua eta ExxonMobil ( AEB) konpainiaren barnean dago.
  5. Standard Oil of California, gerora Chevron. Texaco konpainiarekin elkartu eta ChevronTexaco eratu zen. Gaur egun Chevron Corporation da ( AEB).
  6. Gulf Oil Corporation, 1985an ia osoki Chevron kopainiaren jabetzara igaro zen, gainontzeko akzioak BP ( AEB) konpainiaren esku gelditu ziren.
  7. Texaco, 2001an Chevronekin elkartu zen. Bateratze hau denbora batez ChevronTexaco bezala ezagutu zen, baina 2005an berriz ere Chevron izenera aldatu zen. Orain Texaco izena Chevron Corporation ( AEB) konpainiaren marka bat da.

2007ko martxoaren 11ean Financial Times ekonomia egunkariak "Zazpi Ahizpa Berriak" zerrendatzen zituen artikulu bat argitaratu zuen. ELGA erakudeko kideak ez ziren petroleo estatu konpainia nagusienak. Artikulu horren arabera, honakoak lirateke:

  1. Aramco ( SAU)
  2. CNPC ( Txina)
  3. Gazprom ( Errusia)
  4. NIOC ( Iran)
  5. PDVSA ( Venezuela)
  6. Petrobras ( Brasil)
  7. Petronas ( Malaysia)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]