Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea
Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, labur UBI, Espainiako 1970eko Hezkuntza Lege Orokorrak ezarri zituen hiru irakaskuntza aldietatik bat zen, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) eta Balioanizdun Batxilergo Bateratua (BBB) direlakoekin batera. Heziketa ibilbide normal batean 17-18 urterekin burutzen zen. Ikasturte bakarra hartzen zuen eta 3 urteko BBB batxilergoa bukatu eta unibertsitatera sartu joan nahi zutenek egiten zuten, ikasturte amaieran unibertsitatera sartzeko egin ohi zen selektibitate azterketa egin ahal izateko. Goi mailako Lanbide Heziketako ikasketak eginda zeuzkatenek ere egin zezaketen UBI, ondoren unibertsitatera sartzeko.
UBI izeneko ikasturte hau bertan behera geratu zen 1990. urtean, Espainiako LOGSE delako legea indarrean sartzearekin batera. Batxilergoko bigarren ikasturte batek ordeztu zuen.