COVID-19 pandemiaren eragin ekonomikoa Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
COVID-19 pandemiaren eragin ekonomikoa Euskal Herrian
Motaefektu
gertaera
Krisi ekonomiko
Honen parte daCOVID-19 pandemia Euskal Herrian, COVID-19ak eragindako atzeraldi ekonomikoa eta COVID-19 pandemiaren eragin ekonomikoa
Denbora-tarte2020 - 
KokalekuEuskal Herria

COVID-19 pandemiak eragin nabarmena izan zuen euskal ekonomian, bereziki hura gelditzeko hartu ziren neurrien eskutik. 2020ko uztailaren bukaeran pandemiak 57.000 lanpostu suntsitu zituen Euskal Herrian[1] eta EAEko BPGa %19,8 jatsiarazi zuen 2020ko bigarren hiruhilekoan.[2] Bi datu horiek bake garaian inoiz erregistratutako altuenak izan ziren.[1][2]

Galera ekonomikoak Euskal Herriko osasun-egoera kudeatzeko hartutako erabakiek sortu zituzten heinean handi batean, hala nola, 2020ko konfinamenduak eta deskonfinamenduko neurri murriztaileek.[3][4][5] Enpresaburuen ordezkariek sarritan kritikatu zuten 2020ko apirilean ezarri zen ezinbestekoa ez zen lan presentzialera joateko debekua[6][7] eta ostalariek berdina egin zuten lokalen edukiera-murrizketei lotutako neurriekin.[8] Ostalaritza izan zen sektorerik kaltetuenetako bat, hain zuzen.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sagarzazu, Jokin. «COVID-19a agertu zenetik, 57.000 lanpostu galdu dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  2. a b Martin, Xabier. «Ekonomia eta enplegua %20 inguru jaitsi dira bigarren hiruhilekoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  3. «Ezinbestekoak ez diren lan jardueretako langileak etxean geratzeko agindu du Sanchezek - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  4. «Funtsezkoak ez diren lan jarduerak eteteko agindu du Espainiako Gobernuak» Artzape 2020-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  5. Iker. Tabernek, jatetxeek eta txokoek beren edukieraren %50ean ireki ahal izango dute | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  6. «EH Bilduren, EAJren, ELAren eta Confebasken erreakzioak azken neurriaren harira - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  7. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-29). «Lan-jarduna eteteko erabakia "oso arduragabea" dela esan du Confebaskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  8. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-03). «Ezkortasuna eta haserrea nagusi ostalaritzan, deseskalatzearen aurrean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  9. Rekondo, Maialen Arteaga, Andoni. «Bigarren kolpea tabernei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]