COVID-19 pandemia Euskal Herrian

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Artikulu hau gaitzak Euskal Herrian izandako eraginari buruzkoa da; mundu eremuko agerraldiari buruzkoa beste hau da: «COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia».
COVID-19 pandemia Euskal Herrian
Irudia
Motaagerraldi : COVID-19
Honen parte daCOVID-19 pandemia Europan eta 2019-2020ko koronabirusaren agerraldia herrialdeka
Denbora-tarte2020ko otsailaren 28a - 
Data2020
KokalekuEuskal Herria
HerrialdeaEspainia eta Frantzia
KausaCOVID-19
Kasu kopurua355.114 (2021eko irailaren 21a)
Pertsona hilak5.925 (2021eko irailaren 21a)

Artikulu honetan, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako COVID-19 pandemiak Euskal Herrian 2020an izandako eragina azaltzen da. Hasiera batean, nahiz eta munduan COVID-19 pandemia gero eta gai indartsuagoa eta ezagunagoa izan, Euskal Herrian bertan oraindik ez zen kasurik ezagutzen. Horiek horrela, osasun agintariek ez zuten alertarako arrazoirik ikusten, eta ez zuten neurri berezirik hartu.[1][2] 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren Euskal Herriko lehen bi gaixoak, eta hurrengo egunean beste bi atzeman ziren; Araban bi, Nafarroa Garaian bat eta Gipuzkoan beste bat.[3] Martxoaren 4an lehen hildakoa izan zen Euskal Herrian: 82 urteko pertsona bat hil zen Bizkaian.[4]

Eskala handiko lehen neurriak Araban hartu ziren martxoaren 9an: kutsatzeak eragoztearren, Guardiako, Bastidako eta Gasteizko ikastetxeak ixtea.[5] Gizarte osorako lehen neurriak, berriz, martxoaren 12an heldu ziren Nafarroa Garairako, eta 13an Euskal Autonomia Erkidegorako; estatu osorako aginduak martxoaren 14an eman ziren Espainiarako, eta 17an Frantziarako. Estatu biek herritarren kaleko zirkulazioa murriztu zuten, konfinamendua aginduta.[6][7][8][9]

2020ko udaberrian pandemiak ekarri zuen lehenengo olatu hura amaituta, ekainaren azkenaldean bukatu zen konfinamendua Euskal Herrian, eta Normaltasun Berria izeneko garaia hasi zen. Ez zen pandemiaren aurretiko normaltasuna itzuli, gaitzak bizirik zirauelako, eta hortaz hari aurka egiteko neurri ugarik indarrean jarraitu zutelako. Gero, bigarren olatua etorri zen 2020ko udazkenean, eta hirugarrena 2020tik 2021era bitarteko neguan. 2021aren hasieran abiatu zen COVID-19aren aurkako txertatzea, baina oraindik laugarren olatu bat ere heldu zen, 2021eko udan.

Horren ondoren, 2021eko udaren amaieran, biztanle gehienak txertatuta zeudelarik eta gaixoen kopuruak nabarmen behera egin zuelarik, agintariak osasun larrialdiko neurriak kentzen hasi ziren.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «COVID-19 pandemia»

2019ko abenduan COVID-19 gaitza zuten lehen gaixoak atzeman ziren Wuhanen (Txinako Herri Errepublika), eta hilabete berean birusaren genoma bere osotasunean sekuentziatzea lortu zen.[10] 2020ko urtarrilaren hasieratik aurrera hasi zen gaixotasuna eragiten zuen SARS-CoV-2 birusa hedapen nabaria gauzatzen, hasiera batean Txina barnean eta gerora, mundu mailan. Urtarrilaren bigarren erdian gertatu zen Txinatik kanpoko lehen tokiko kutsapena, Vietnamen eta urtarrilaren 22an,[11] Bavarian (Alemania) Europako lehen tokiko kutsapena erregistratu zen.[12] Garai horretarako zortzi mila kasutik gora baieztatu ziren Txinan. Txinako Herri Errepublikak gogor erantzun zion izurrite bihur zitekeen gaitzari, berrogeita hamar milioiko eskualdean —Wuhan hiriburu zuen eskualdean— konfinamendua ezarrita.[13] Gainera, handik gutxira neurri zorrotzak hartu zituen Hubei probintziatik (epizentrotik) kanpoko beste lurralde ugaritan, hala nola, ikastetxeen itxiera, garraiobideen itxiera eta ekitaldi jendetsuen debekua.[14][15]

Alabaina, Txinak ez zuen gaitzaren hedapena gelditzea lortu eta otsailaren bukaeratik aurrera bereziki, munduko bost kontinente populatuetan gaitzak kalte handiak sortu zituen.[16] Europa izan zen eragin handienetakoa jaso zuena; urtarrilaren 29an erregistratu zen Italiako lehen kasua eta handik hilabete eskasera 200 ziren kutsatuak herrialde hartan, gehienak Lombardian.[17][18] Izan ere, Italia izan zen, hasiera batean behintzat, Europako foku nagusia, 2020ko martxoaren 10 baino lehen zortzi mila kasutik gora baitzituen eta 450 hildakotik gora.[19] Neurri zorrotzak ezarri zituen gobernuak, hala nola, herrialdeko ikastetxe guztien itxiera (martxoaren 5ean) eta herrialdearen barne zein kanpo bakanketa (martxoaren 9an).[20] Espainia (martxoaren 10ean 1600 kasutik gora),[21] Frantzia (1412 kasutik gora, data berean) eta Alemania (1281 kasutik gora egun berean) izan ziren gaitzaren beste foku nabarmen batzuk, nahiz eta Europa guztira zabaldu zen.[22] Iran, Hego Korea, Japonia eta Estatu Batuek ere kasu kopuru nabarmena eduki zuten, besteak beste.[16]

Gaitza 2020ko otsailaren 28an iritsi zen Euskal Herrira, Gipuzkoan eta Araban erregistratu ziren lehen kutsatuak, bakoitzean bat.[23] Hala ere, hedakuntza nabarmena martxoaren bigarren astetik aurrera hasi zela esan daiteke, Araba foku nagusi bihurtu zenean, martxoaren 9an 100 kasuak gainditurik. Egun horretan bertan hartu zuen Eusko Jaurlaritzak gaitzari aurre egiteko lehen neurri esanguratsua: hamabost egunez ixtea Guardiako, Bastidako eta Gasteizko ikastetxe guztiak (unibertsitatea eta haur-eskolak barne).[24][25] Hego Euskal Herriko gainerako herrialdeetan eta Ipar Euskal Herrian polikiago hedatu zen gaitza, behintzat hasiera batean.[26]

Garapen epidemiologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen kasuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailaren 28an gipuzkoar eta arabar bati gaitza atzeman zitzaien lehen aldiz Euskal Herrian, biak ere atzerrian egon ziren aurretik (Italian, herrialde hartan gaitza zabalduago zegoen garai hartan) eta ziur aski bertan kutsatu ziren. Arabarra osasun-langile bat zen eta horrek kezka piztu zuen osasun agintariengan, ospitalean barna gaitza zabaldu izanaren beldur. Kezka egi bihurtu zen hurrengo egunetan, Araban kasu gehiago atzeman zirenean. Nafarroan otsailaren 29an egiaztatu zen lehen kutsatua, 39 urteko emakume bat zen, Zaintza Berezien Unitatera eraman zutena, egoera larrian baitzegoen. Bizkaian ostera, martxoaren 3an baieztatu zen lehen kasua (euskal Herrian egun hartarako hamabost kasu zeuden ziurtaturik) eta Lapurdin martxoaren 11an atzeman zen lehen kutsatua, nahiz eta aurrez, martxoaren 4an, positibo faltsu bat detektatu. Martxoaren 19an heldu zen gaitza Zuberoara (ofizialki behintzat) eta handik hamabost egun ingurura, apirilaren 4an, Nafarroa Beherera.

Euskal Herri mailan gaitzaren lehen fokua Araban egon zen, Gasteizen, Guardian eta Bastidan bereziki. Arabako hiriburuan hileta elizkizun bat egin zen martxoaren lehen egunetan eta bertan kutsatu ziren lehen gaixo gehienak. Hileta elizkizun hartara joan zirenetatik asko Nafarruri eta Haroko biztanleak ziren, errioxarrak, eta bertan ere gaitza hedatzen hasi zen, Bastidan eta Guardian bezalaxe. Lehen foku hark martxoaren 9rako Araba osoan ehun kutsatu eragin zituen eta kasu kopuruak gora egin zuen abiadura biziz hurrengo egunetan zehar. Izan ere, martxoaren 11an berrehun ziren jada COVID-19 gaitzaz kutsatuak Araban. Beste euskal herrialdeetan motelagoa izan zen gaitzaren hasierako hedakuntza, baina Bizkaia eta Nafarroa ere nabarmendu ziren agerraldiaren lehen aste hauetan. Bizkaiak martxoaren 11rako berrogeita hamar bat kasu baitzituen eta Nafarroak hurrengo egunerako laurogeita hamarretik gora.

2020ko udaberriko agerraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako kalean hutsik, eta erosketak egiteko kola, urruntze soziala errespetatuz, supermerkatu baten aurrean.
Herritar bat bere balkoian paseatzen, konfinamenduaren garaian.

2020ko martxoaren 11n hasi zen COVID-19a pandemia izendatzen, Osasunaren Mundu Erakundeak hala egin ostean. Egun gutxiren buruan hasi ziren konfinamenduak ezartzen Europako herrialde askotan, tartean Euskal Herrian. Hala ere, kasuek nabarmen gora egiten jarraitu zuten urte hartako apirilaren erdialdera arte. Martxoaren 14an, Hego Euskal Herrian konfinamendua ezarri zenean, bostehun kasutik gora zeuden egiaztatuta (gehienak Araban, 360). Ospitaleratuak ere ez ziren gutxi, egiaztatutako kasuen %40 inguru Hego Euskal Herriko herrialde guztietan. Poliki-poliki ospitaleak kolapsatzearen beldurra handitzen joan zen eta osasun-langileak material falta salatzen hasi ziren.

Gaitza gorenera martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran iritsi zen, ospitaleratuen kopuruak gora egiten jarraitu zuen etengabe eta hazkunde handiz martxoaren 18tik aurrera (egun batetik bestera berrehun pertsona inguru ospitaleratu zituzten), nahiz eta Euskal Herri osoa konfinatuta zegoen. Ezin da ahaztu COVID-19 gaitzak bi asteko inkubazio-aldia eduki dezakeela. Martxoaren 28an 2494 ziren Euskal Herri osoan ospitaleratuak eta 6984 egiaztaturiko kasuak. Kontuan hartu beharra dago COVID-19aren probak gehienbat ospitaleratuak izaten ziren gaixoei edo osasun-langileei egin zitzaizkiela garai hartan zehar. Egun hartan bertan 312 ziren gaitzaz hildakoak. Intzidentzia tasari zegokionean (hamar mila biztanleko kutsatu kopurua) Araba (11tik gora) zen altuena zuen euskal herrialdea. Ospitaleratu kopuruei zegokienean puntu gorena maiatzaren 31an heldu zen, 2818 pertsona zeudela Euskal Herrian ospitaleraturik, haien artean 287 Zainketa Berezien Unitatean. Bi asteko batez bestean atzematen ziren hildako eta kutsatu kopuruaren gailurra martxoaren azken egunetatik apirilaren erdialderaino izan zen.

Martxoaren 31tik aurrera, hasieran motel samar baina apirilaren 7tik aurrera askoz azkarrago, ospitaleratuen kopurua behera egiten hasi zen, hala ere, ZIUetako gaixo kopuruak behera motelago egin zuen. Positiboen kopuruak gorakadatxo bat izan zuen maiatzaren lehen astean zehar, baina bigarren astetik aurrera ohiko beheranzko erritmoak jarraitu zuen. Azkenik, maiatzaren lehen asteetan konfinamendua amaitu zen Euskal Herrian, eta deskonfinamendua abiatu zen, hau da, konfinamendutik atera ondorengo trantsizio garaia. Ekainaren erdialdean, deskonfinamendua amaitzekotan zegoenean, Basurtuko ospitalean, Txagorritxukoan eta Arrasateko ospitalean agerraldi txiki batzuk atzeman ziren, baina kontrolatzea lortu zen handiago egin aurretik. Euskal Herriko 2020ko udaberriko COVID-19 pandemiaren agerraldiaren azken eguna ez zen berdina izan Euskal Herriko hiru banaketa administratiboetan, izan ere, ekainaren 18an amaitu zen deskonfinamendua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Nafarroa Garaian aldiz, ekainaren 21ean amaitu zen deskonfinamendua eta Iparraldea progresiboki hasi zen ekainetik aurrera normaltasunera itzultzen. Ekainaren 18rako, 227 ziren EUskal Herrian COVID-19 gaitzaz ospitaleratuak, horien artetik hamazazpi ZIUn, positiboak 30.521 ziren eta hildakoak 2131.

2020ko uda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Axeri dantza Andoainen, maskararekin. 2020ko udan jai guztiak eta ekintza kultural gehienak bertan behera utzi ziren.

2020ko ekainaren 19an Euskal Autonomia Erkidegoan, ekainaren 22an Nafarroako Foru Erkidegoan eta ekainaren bukaeratik aurrera Ipar Euskal Herrian, deskonfinamendu prozesua amaitu zen, eta Normaltasun Berria izeneko garaia hasi zen.[27] Ez zen pandemiaren aurretiko normaltasunera itzuli, gaitzak bizirik zirauelako, eta hortaz hari aurka egiteko neurri ugarik indarrean jarraitu zutelako, hala nola: lokalen edukieraren murrizpenak, musukoen nahitaezkotasuna, pertsonen artean gorde beharreko distantziak, eta abar.

Bigarren olatua: 2020ko udazkena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren olatua: 2020tik 2021era bitarteko negua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txertatzearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren olatua: 2021eko uda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurrien amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Urkulluren hitzartzea, neurri mugatzaileak bertan behera geratzen zirela aipatuz.

Txertatze kanpainak aurrera egin ahala, osasun larrialdiko neurriak kentzen hasi ziren 2021eko udan. Lehenengo neurrien aldaketak aurretik aipatutako laugarren olatua indartu bazuen ere, 2021eko urriaren 1ean lehenago hartutako neurri gehienak indargabetu ziren Nafarroa Garaian[28]. Kendutako mugen artean, zinema, kontzertu-areto, taberna edo kirol guneetako edukierari buruzkoak zeuden. Egun batzuk geroago EAEn antzeko neurriak hartu zituen LABIak. «Ostegunetik aurrera, osasun zaintza fase berria hasiko dugu» iragarri zuen, prentsaurrean, Iñigo Urkulluk, nahiz eta oraindik hainbat muga zeuden, tartean gune itxietan musukoa eramateko beharra edo 5.000 pertsona baino gehiagoko gune itxietan %80ko edukiera muga ez gainditzea[29]. Urriko lehen hamabostaldian ere unibertsitateek erabateko presentzialtasuna berreskuratu zuten[30].

2021eko neguko olatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pandemiaren hasieran kasuen datua ez zen fidagarria, oso test gutxi egiten baitziren. 2020ko udatik aurrera testak modu sistematikoan egiten hasi ziren. Martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen protokoloa aldatuko zuela, eta osasun arloko eta funtzio publikoko langileei eta ospitaletan dauden gaixoei soilik egingo ziela COVID-19aren proba. Martxoaren 17an Osakidetzak SARS-CoV-2 birusa detektatzeko probak egiteari utzi zion sintoma arinak zituzten pertsonen kasuan.[31] Bi aldaketa horiek Munduko Osasun Erakundearen irizpideen kontra egin ziren, OMEk eskatu baitzuen edozein kasu susmagarriren aurrean egiteko testa, hori baitzen kutsatze katea eteteko modu bakarra.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.


Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.

Ospitaleratzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailean Osakidetzak ez zuen ospitaleratze daturik eman, beraz datu horiek ez dira agertzen grafiko honetan:

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.


Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.


Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.


Txertaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdinez, lehenengo dosia jasotakoak. Laranjaz, bigarren dosia.

Nafarroa Garaia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusi edo aldatu grafifa honetako datuak prozesatu gabe.

Hezkuntza arloko neurriak eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko martxoaren 8ra arte Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak edo Iparraldeko erakundeek ez zuten COVID-19 gaitzari aurre egiteko neurri esanguratsurik hartu, gomendioak ematera eta prebentzio planak martxan jartzera mugatu ziren. Alabaina, martxoaren 7tik aurrera Araban izandako kutsatuen kopuruaren areagotzea ikusirik, ezohiko neurriak hartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, martxoaren 9an, goizaldean, Bastida eta Guardiako ikastetxeetan ikastorduak bertan behera uzteko agindu baitzuen[32] eta eguerdi alderako, neurri hori Gasteizera zabaldu zuen.[33][34] Hala, martxoaren 9rako Gasteiz, Bastida eta Guardiako ikastetxe guztietan (haur-eskoletatik hasi eta EHUko campusetaraino) klaseak bertan behera geratu ziren, hamabost egunez.[33] Egun hartan bertan, lehendakariak sailarteko bilera deitu zuen arratsalderako, COVID-19 gaitzari modu koordinatuan erantzuteko asmoarekin.[35]

2020ko martxoaren 11an Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako ikastetxe guztietako eskola jarduera eteteko agindu zuen.[36][37] Etenaldi hau martxoaren 12an sartu zen indarrean eta martxoaren 23ra arte iraungo du, aldaketarik ez bada, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren arabera.[36] Erabaki honek bi mila ikasle ingururi eragin zien eta helburutzat COVID-19 gaitzaren hedapena murriztea zuen.[36] Bestalde, martxoaren 11an bertan Gaztela eta Leongo Juntak Trebiñuko konderriko ikastetxe guztietan eskola-jarduera bertan behera uzteko agindu zuen martxoaren 25a arte, Euste Sendotuko Gune izendatu baitzen.[38] Egun hartan bertan, Nekane Murga Osasun sailburuak Eusko Jaurlaritzak Arabako ikastetxe guztietan hurrengo egunetik aurrera klaseak etengo zituela adierazi zuen, Balmasedako (Bizkaia) ikastetxeetan bezala.[39][40] Neurriak hamalau egun irautea espero zen hasiera batean, 68.000 ikasleri eragin zien. Balmasedako ikastetxeak itxi izanaren arrazoia ikastetxe horretako ikasle batek COVID-19 gaitzaren proban positibo eman zuela izan zen.[40]

Ikastorduen digitalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailburu Cristina Uriarte eta Nekane Murgak, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola guztietan aurrez aurreko ikastorduak eteteko agindua eman zuten, COVID-19 gaitzak egun hartarako izan zuen hedapena ikusita.[41][42] Neurri honek hirurehun mila ikasletik gorari eragin zien. Egun berean, arratsaldez, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek erabaki berdina hartu zuen Nafarroako ikastetxe guztietan. Ipar Euskal Herrian ikastetxe guztietan jarduna etengo zela adierazi zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.[41] Alabaina, EAEn erabakia biharamunean bertan jarri zen martxan, baina Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian martxoaren 16an, astelehena, abiarazi zen. Neurriek, orotara, seiehun mila ikasletik gorari eragin zien.[42] Egun hartan eman zitzaien hasiera ikastordu digitalei.

2020ko martxoaren 18an Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe guztiak epemuga zehatzik gabe ixtea erabaki zuen, Gasteizko eskoletan laster hasi beharko zirelako eskolak aurretik indarrean zegoen neurria jarraituz gero, zeinak bi astetarako itxi zituen eskolak.[43][44][45] Egun hartan bertan Espainiako Hezkuntza sailburu guztiak batzartu ziren 2020. urteko unibertsitatera sartzeko azterketarekin zer egin erabakitzeko, bertan egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Cristina Uriarte hezkuntza sailburua eta Nafarroako Foru Erkidegoko Carlos Gimeno hezkuntza kontseilaria. Bertan erabaki zuten azterketa atzeratzea, baina data zehatzik jarri gabe; hala ere, autonomia erkidego bakoitzari dagokio azterketa horrekin zer egin erabakitzea.[46][47]

2020ko martxoaren 25ean Euskadiko Hezkuntza Sailak jakinarazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatera sartzeko probak hilabete bat gutxi gorabehera atzeratuko zirela, ekainaren hasieratik uztailaren 6, 7 eta 8ra.[48][49] Era berean, bigarren deialdia uztailaren 20tik 22ra bitartean egingo zela jakinarazi zen eta azken emaitzak uztailaren 29an emango zirela.[49] Nafarroako Gobernuak aldiz, ekainaren 22ra atzeratu zuen unibertsitatera sartzeko hautaprobaren lehen deialdia eta bigarrena uztailaren bigarren hamabostaldian egingo zela jakinarazi zuen, EAEn bezala.[50][51] Bestalde, Hego Euskal Herri osoan etapa-amaierako (Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzan egiten direnak) ebaluazio-proba guztiak bertan behera geratu ziren.[50]

2020ko apirilaren 2an Espainiako Unibertsitate ministroa autonomia erkidegoetako sailburuekin batzartu zen, unibertsitateetan 2019-2020 ikasturtea amaitutzat jotzeko asmoarekin. Alabaina, erabaki hori hartzeko ministroak autonomia erkidego guztietako sailburuen aldekotasuna beharrezkoa zuenez, ez zen aurrera artera asmoa, besteak beste, Eusko jaurlaritzak uko egin ziolako neurria onartzeari, soilik autonomia erkidegoei zegokien eskumena zelako.[52][53] Eusko Jaurlaritzak sarritan salatu zuen alarma-egoeran zehar Espainiako Gobernuak egin zuen eskumen-inbasioa. Zehazki, bilera honen ondoren Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak "erabateko gaitzespena" agertu zuen proposamen horien aurrean.[54] Nafarroako Gobernuak aldiz (bertan alderdi sozialista zegoen agintean), begi onez hartu zuen Espainiako Gobernuaren proposamena eta egun hartan bertan iragarri zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurrez-aurreko ikastordu guztiak bertan behera geratuko zirela ikasturtea amaitu arte.[52]

2020ko apirilaren 3an Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak jakinarazi zuen ikasturte hartan ez zela baxorik egingo, osasun-egoera larria zela eta.[55][56][57] Haren ordez, Lizeoko bigarren urteko ikasleak azterketa jarraitu baten bidez ebaluatuko zirela adierazi zuen, unibertsitatera sarbidea emateko.[57] Ekainean ahozko proba bat egingo zitzaiela ere jakinarazi zuen ministroak, unibertsitatera sartu nahi zuten horiei, baldin eta osasun-egoera hobetuko balitz.[55] Neurri honek kezka bizia sortu zuen zenbait ikastetxe eta ikasleengan, izan ere, azterketa puntualik ez egiteak ikasleen aukera-berdintasuna murriztu dezake, ikastetxe batetik bestera kalifikatzeko modua alda litekeelako.[55]

Aurrez-aurreko eskolen itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko apirilaren bigarren erditik aurrera Hego eta Ipar Euskal Herrian aurrez-aurreko eskoletara nola, noiz eta zein baldintzatan itzuli behar zen erabakitzen hasi ziren agintariak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte izan zen lehena erabaki horien berri ematen apirilaren 22an.[58] Uriartek adierazi zuen haur, lehen eta bigarren hezkuntzako lehen hiru ikasturtetako ikasleak ez zirela aurrez-aurreko eskoletara itzuliko 2019-2020 ikasturtean, COVID-19aren kutsapena murrizteko asmoarekin. Unibertsitatetik kanpoko hezkuntzako beste hiru ikasturteengan jarri zuen arreta sailburuak eta ikasle horiek aurrez-aurreko eskolak berreskura zitzaten proposatu zuen, betiere Osasun Sailak onespena emango balu. Bigarren batxilergoko ikasleek urte hartan unibertsitatera sartzeko hautaproba lasaiago bat izango zutela esan zuen, galderen artean aukeratzeko askatasun handiagoarekin.[59]

Ebaluazio irizpideei zegokienean, ikasturte hartan lehen eta bigarren hiruhilekoei garrantzia handiagoa emango zitzaiela adierazi zuen Uriartek, oinarri gisa erabiliko zirela azken nota jartzerakoan. Ikastetxeen esku utzi zuen hirugarren hiruhilekoa antolatzeko ardura, baina bi aukera eman zituen: saretik egindako lanak baloratu eta ebaluazio espezifiko bat egitea (helburuak eta gaitasunak soilik baloratuz) edo lehen eta bigarren hiruhilekoak aintzat hartu eta hirugarrena nota igotzeko gehigarri gisa baliatzea. Bestalde, ikasturtea errepikatzea ezohiko neurria izango zela adierazi zuen eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zuen ikasle bat errepikarazi edo ez erabakitzeko ahalmena.[58]

Ipar Euskal Herrian ostera, Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak jakinarazi zuen Frantziako gobernuak aurrez-aurreko eskoletara itzultzeko asmoa zuela maiatzaren 11tik aurrera.[60] Baina apirilaren 23an Emmanual Macron Frantziako presidenteak esan zuen ikasleak eskoletara itzultzea borondatezkoa izango zela ikasturte hartan.[60] Gainera, eskola horiek gehienez hamabost ikasleko geletan emango zirela adierazi zuen Hezkuntza ministroak eta unibertsitateetan ez zirela aurrez-aurreko klaseak berrasiko.[60]

2020ko maiatzaren 7an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek maiatzaren 18tik aurrera ikasleak progresiboki ikastetxeetara itzuliko zirela azaldu zuen, osasun egoerak hobera egiten jarraituz gero.[61][62][63] Maiatzaren 18tik aurrera Batxilergoko bigarren mailako, Goi Lanbide Heziketako bi ikasturtetako eta Erdi eta Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren ikasturteko ikasleak itzuliko zirela adierazi zuen sailburuak eta maiatzaren 25etik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturteko eta Erdi eta Oinarrizko Lanbide Heziketako lehen ikasturteko ikasleak.[62] Hezkuntza Sailak jakinarazi zuen osasun-neurri "zorrotzak" jarriko zirela martxan, horien artean: ikasgelako mahai batetik bestera 1,5 metroko tartea egotea, maskarak ikasle zein irakasle guztiek jantzita eramatea, sarbideak norabide bakarrekoak izatea (bat sartzeko eta bestea ateratzeko), jolas orduetan txandaketak egitea, jantokien zerbitzua bertan behera uztea, etab.[62] Maila guzti horietan bost orduko ordutegi trinkoa ezarriko zela eta haur-eskolak urte bat arterako haurrentzat irekiak egongo zirela ere jakinarazi zuen sailburuak.[64]

Sindikatuek ez zuten begi onez hartu erabakia eta ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek "aldebakarreko" erabakia zela salatu zuten eta baldintzak negoziatu arte ez zirela eskoletara itzuliko langileak.[65] Protokoloak "motz" geratu zirela eta Jaurlaritza "inprobisatzen" zebilela adierazi zuten eta ez zirela baldintza nahikoak ematen langileak euren lanetara itzultzeko.[65] Euskal Herria Bildu oposizioko alderdi nagusiak gaineratu zuen ikasleen itzulerarekin "azkarregi" zebilela Jaurlaritza eta pandemia ez berpizteko beharrezkoa zela plangintza zehatz bat diseinatzea.[66] Ikasleen Sindikatuak greba mugagabea deitu zuen Hezkuntza Sailak hartutako neurriaren kontra eta ikasleei dei egin zien klasera ez joateko; Sailaren neurria "desastretzat" hartu zuen eta ikasleen osasuna bermatzerik ez zegoela adierazi zuen.[67] Ikasturte guztietan lehen eta bigarren ebaluazioetako notak soilik aintzat hartzeko eta hirugarren ebaluazioko eta selektibitateko azterketak bertan behera uzteko aldarria egin zuen.[67]

Sindikatuen jarrera ikusita, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzera egin zuen maiatzaren 12an, eskola bakoitzari klasetara itzuli edo ez erabakitzeko askatasuna emanez.[68] Hala ere, gerora eskola bat ez irekitzea justifikatu egin beharko zela adierazi zuen.[69] Azkenean, maiatzaren 25erako utzi zuen eskoletarako itzulera sailburuak.[70] Egun berean Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan aurrez aurreko eskolak berrabiarazten hasi ziren, publiko zen pribatuak, tartean Seaska euskal eskolak.[71] Alabaina, bertan eskolarako itzulera borondatezkoa izan zen eta ikaskuntza maila guztiei eragin zien.[72][73] Gainera, ez ziren ikasle guztiak batera itzuli, mailaz maila antolatu zen aurrez aurreko klaseen berreskurapena.[72]

Maiatzaren 25ean berreskuratu zituen Kristau Eskolak aurrez aurreko ikastorduak, baina segurtasun neurri zorrotzekin eta partzialki.[74] Izan ere, aurrez aurreko ikastorduak 4. DBHko, 2. Batxilergoko eta 2. Lanbide Heziketako ikasleek berreskuratu zituzten, "gako ikasturteak" zirelakoan.[74] Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiaren hitzetan, "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aginduak betez" hartu zen erabakia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kristau Eskolako zuzendariekin biltzarra izan ondoren.[74]

Hainbat ikaslek, Ikasle Abertzaleak sindikatuaren hegopean, ez zuten begi onez ikusi eskoletarako itzulera eta greba mugagabearen deialdia berretsi zuten, hainbat kontzentrazio eginez.[75][76] Irakasleei zegokienean, sare publikoan telelanarekin jarraitzeko baimena eman zitzaien baldin eta adineko baten zaintza haien gain bazuten, hamalau urtetik beherako haur baten gaineko ardura bazuten edo gaixotasun kronikoak bazituzten. Eskola bakoitzak erabaki bazuen ere EAEn eskolarako itzulera nola antolatu, baimena eskatu ez zuten irakasle guztiak eskolara itzuli behar izan ziren, nahiz eta itzuli ziren ikasleen mailan klaserik ez eman.[77] Txertoen eraginpeko deskonfinamendu aldian, 2021eko ekainaren 4an, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak etxera igorri eta ikastetxea bera itxi zuten, COVID-19 agerraldi bat zela eta.[78]

Gizarte-neurriak eta horien garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal erakundeen kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 28an izurria hasi eta martxoaren 14an alarma-egoera ezarri arte euskal erakundeek (Eusko Jaurlaritzak EAEn eta Nafarroako Gobernuak Nafarroan) izan zuten krisiaren kudeaketaren gaineko ardura osoa. Lehen egun haietan izurriaren garapen epidemiologikoa ez zen oso argi ikusi eta hasieran, gaitza hainbeste zabaltzea ez zen espero. Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak egin zuen izurriaren aurkako kudeaketa eta martxoaren 17an ezarri zen konfinamendua.

2020ko martxoaren 9ko ikastetxeen itxierarekin batera, Eusko Jaurlaritzak ondorengo neurriak hartu zituen gaitzaren agerraldiari aurre egiteko.[79] Eskolara edo osasun-zentroetara joan aurretik umeei tenperatura hartzea agindu eta 37º baino gehiago edukiko balituzte, etxean geratzeko agindu zuen.[80] Adineko pertsonei zahar-egoitzetan ahalik eta bisita gutxien egitea eskatu eta bertara joanez gero, protokoloa jarraitzeko agindu zuen.[79] Gainera, Osakidetzak gomendio-zerrenda bat argitaratu eta handik aurrera uneoro eguneratzen hasi zen, gaitzari aurreko egiteko beharrezko informazioa zabaltzeko asmoarekin.[79]

Lasarte-Oriako Udalaren bandoa (martxoaren 24a)

2020ko martxoaren 10ean Zallako Hizkuntza Eskola itxi zuten bertan COVID-19 gaitza zuten bi pertsonek positiboa eman eta gero.[81] 2020ko martxoaren 11n jakinarazi zen EAEko zahar etxe eta ospitaleetako erabiltzaileek eguneko bisita bakar bat baino ezingo zutela jaso. Mila pertsonatik gorako ekitaldiak debekatu zituzten Gasteizen, Bastidan eta Iparraldean.[82]

2020ko martxoaren 11n Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak bertan behera utzi zuen Iruña Rock COVID-19 gaitzarengatik.[83] Gasteizen, 2020ko martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak emandako agindua jarraituz, kiroldegiak, gizarte-etxeak eta udal-bulegoak itxi ziren.[79]

2020ko martxoaren 13an Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk agerraldi berezia egin zuen, egun hartan bertan Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak eginiko ezohiko bileran adostutakoa azaltzeko.[84] Lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan osasun larrialdiko egoera ezarri zuela adierazi zuen, egoera larria zela eta okerrena etortzeke zegoela argudiatuz.[9][84][85] Osasun larrialdiko egoeraren ezarpenak lehendakariari aparteko eskumenak eman zizkion, hala nola, arazoaren gidaritzarako ardura eta babes zibilerako erantzukizuna.[84][86] Erantzukizun berri hauekin Eusko Jaurlaritzaren eskuduntzak indartu eta zenbait askatasun murriztu ziren, behin-behinean, hala, Jaurlaritzak herri edo eskualdeak bakantzeko edo bertako biztanleria ebakuatzeko ahalmena, zerbitzu publiko zein pribatuen erabileran mugak edo baldintzak ezartzeko gaitasuna eta prebentzio neurriak betetzera derrigortzeko ahalmena eskuratu zituen, besteak beste.[87][88] Azken finean, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zuen larrialdiari aurre egiteko zuzendaritza bakarra eta Larrialdiak Kudeatzeko Legearen zortzigarren artikuluan oinarritu zen hartarako.[87] Aipatutako egoeraren ezarpenaren ondoren, Euskal Herriko hainbat udalek beraien kabuz hainbat erabaki hartu zituzten haien herrietan, egoera berrira moldatzeko; adibidez, Amasa-Villabonako udalak liburutegiak, kiroldegiak eta haur parke publiko guztiak itxi zituen, besteak beste.[89]

Bestalde, martxoaren 13tik aurrera hainbat enpresatan eta erakundetan neurri bereziak hartzen hasi ziren egoera berriaren ezarpenera egokitzeko, adibidez, Berria egunkariak bere egoitzako kazetari kopurua murriztuko zuela adierazi zuen eta etxeko lana sustatuko zuela.[90] Egun berean, Bilboko herritarren arretarako funtzionarioek lan egiteko baldintza egokiak ez zituztela salatu eta lan egiteari uko egin zioten, gutxieneko babes-neurriak jaso arte.[91] Donostiako Tabakalera museoa eta Bilboko Azkuna Zentroa ere itxi egin zituzten aldi baterako, gaitzaren hedapena murrizteko asmoarekin.[92] Gainera, Donostia Kulturak eta Kursaal Eszenak bertan behera utzi zituzten martxoko ekitaldi guztiak.[92]

Konfinamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko martxoaren 14an Hego Euskal Herrian[93] eta hiru egun beranduago, martxoaren 17an, Ipar Euskal Herrian,[94] konfinamendua ezarri zitzaien biztanle guztiei, COVID-19 pandemiak bultzatuta. Gaitzaren garapen epidemiologikoa azkartu egin zen egun gutxitan, eguneko hamarna bat kasu egiaztatzetik ehunka kasu egiaztatzera.[95][96] Hildakoen kopurua ere nabaria izaten hasia zen, gaitza uste baino hilkorragoa zelako, bereziki adineko eta arrisku taldeengan.[96] Hori horrela, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak martxoaren 13an alarma-egoera ezarri eta biztanleria konfinatuko zuela aditzera eman zuen biharamunetik aurrera.[93] Alarma-egoeraren ezarpenarekin batera bere gain hartu zituen autonomia erkidegoen zenbait eskumen (osasun eta mugikortasun arloan gehienak) eta osasun larrialdia kudeatzeko agintaritza bakarra.[97][98] Neurri horrek kritikak piztu zituen zenbait autonomia erkidegotako agintaritzetan, tartean Euskal Autonomia Erkidegokoan.[99][100] Emmanuel Macron Frantziako presidenteak berdina egin zuen hiru egun beranduago Frantzia osoan.[94]

Konfinamendu garaian, ezinbesteko ekintzak baino ezin izan ziren egin etxetik kanpo.[101][102] Baina ezinbestekotasuna modu ezberdinean interpretatu zen Hegoalde eta Iparraldean; lehenean ezin izan zen kirola egitera edo paseatzera atera, bigarrenean bai baina denbora-tarte mugatuz eta distantzia mugatura.[102] Honek, adibidez, Hegoaldeko haurrak bi hilabetetan zehar etxetik ezin atera ahal izatea ekarri zuen.[103][104] Lanari zegokionean, hainbat aurrez-aurreko lan telematiko bihurtu ziren, adibidez, irakaskuntza eta bulegoetako lanak.[105][106][107][108] Gainera, bi asteko periodo batez Hegoaldean ezin izan ziren ezinbestekoak ez ziren aurrez-aurreko lanak egin, hau da, fabrika ugari eta industria gehiena bertan behera geratu zen.[109][110] Konfinamendua ezarri orduko ezinbesteko jarduerak egitera ez bazen, norbanakoak bizileku zuen udalerritik ateratzea debekatu zen, eta indarrean jarraitu zuen debekuak konfinamendua amaitu ondoren beste hainbat astez.[102] Hegoalde eta Iparraldearen arteko muga itxita egon zen Espainia Europar Batasunean sartu zenetik lehen aldiz.[111]

Hego Euskal Herrian Espainiako Gobernuari alarma-egoera noiz arte mantendu proposatzea eta Diputatuen Kongresuari proposamen hori onetsi edo baztertzea.[112] Guztira sei luzapen egin zitzaizkion lehen konfinamenduaren ezarpenari,[113] 1978ko Espainiako Konstituzioa jarraituz, bi astetan behin alarma-egoera luzatu edo amaitu erabaki behar baitzuen Diputatuen Kongresuak.[112] Lehen luzapenetan Gobernuak Kongresuko alderdi gehienen babesa eduki arren,[114][115] laster galdu zuen Alderdi Popularra eta Vox alderdiarena, alderdi eskuindar eta ultraeskuindarra hurrenez hurren.[116][117] Hala, Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresuko gehiengo sinpleari eusteko hainbat alderdirekin itunetara iritsi zen, tartean Eusko Alderdi Jeltzalea, Euskal Herria Bildu eta Herritarron Alderdiarekin.[117][118] Gobernuak kritika ugari jaso zituen konfinamendu garaian, kudeaketa txarra leporatuz oposiziotik[119] eta erkidegoen eskumenak ostu izana euskal, katalan eta galiziar alderdi abertzaleengandik.[100][120] Ipar Euskal Herrian ere luzapenak izan zituen lehen konfinamenduak eta Euskal Hirigune Elkargoaren berrosaketa atzeratu zuten, zeinak hauteskundeen ondoren lehendakari berria izendatu behar zuen.[121]

Deskonfinamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian apirilaren 22an hasi zen arintzen konfinamendua, haurrei egunean ordu batez kilometro bateko erradioan ateratzea onartu zitzaienean, mugapen oso handiekin.[122] Konfinamendua maiatzaren 2an amaitu zen Hegoaldean, deskonfinamendu prozesuari hasiera emanez, izan ere, progresiboki hasi ziren itzultzen biztanleriari ostutako mugikortasun-eskubideak.[123] Deskonfinamendu prozesuaren fase goiztiarretan ordu-tarteak ezarri ziren, zeintzuen bidez eguna banatu zen eta biztanle-talde bakoitzari (adinekoak, gazteak, haurrak) ordu-tarte bat egokitu zitzaion kalera ateratzeko aukera izan zezan.[124] Ordu-tarte horietatik kanpo, indarrean jarraitu zuen konfinamenduak. Faseek aurrera egin ahala, ordu-tarteak kendu eta biztanleek noiznahi ateratzeko eskubidea berreskuratu zuten,[125] tabernak irekitzen hasi ziren, aisiarako aukerak zabaltzen hasi ziren.[124]

Lau fasetan banatu zen Hego Euskal Herriko deskonfinamendua eta Iparraldekoa hirutan.[126][127] Fase goiztiarretan oinarrizko mugikortasuna berreskuratu zen (udalerrian aske ibiltzeko aukera, alboko herrietara joatekoa, kirola aire librean egitekoa, etab.) eta maiatzaren bigarren erdialdetik aurrera ordu-tarteak ezabatu ziren, biztanleriari noiznahi etxetik ateratzeko aukera emanez.[124] Telelan ugari aurrez aurreko bihurtzen ere hasi ziren, kontzentrazio eta manifestazioak berriz ere egiten hasi ziren, etab. Ekainaren 8an berreskuratu zituzten Hego Euskal Herriko erakundeek galdutako eskumenak eta haien mende geratu zen osasun larrialdia kudeatzeko agintaritza bakarra.[128] Hego Euskal Herriko Alarma-egoera ekainaren amaierara arte mantendu zen, gero pandemia ostea edo Normaltasun Berria izeneko aldia hasi zen.[129] Ipar Euskal Herrian motelagoa izan zen deskonfinamendua, fase bakoitzak hilabete batez iraun baitzuen bertan, ez kasu kopuruagatik, Frantziar administrazioaren erabakiagatik baizik.[127] 2023ko uztailaren 4an, Espainiako Gobernuak aginduta eta Espainiako testuinguruan, indarrik gabe utzi zuen Covid-19aren kontrako azken neurriak Hego Euskal Herrian ere: maskara farmazietan eta osasun-zentroetan erabiltzeko nahitaezkotasuna.[130]

Beste neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurlaritza ekonomia suspertzeko neurriak prestatzen ari da COVID-19a dela eta.[131] 2020ko martxoaren 11ean Euskadi Irratian Beatriz Plaza EHUko Ekonomia irakasleak eta Adrian Zelaia EKAI CENTER-eko presidente exekutiboak adierazi zuten COVID-19 gaitzaren agerraldiak hiru hilabetetan zehar eragin esanguratsua egingo balu, krisialdia etorriko litzatekeela munduko eskualde ugaritara.[132] Ekonomiako adituak eta enpresariak kezkatzen hasiak ziren jada egun horietarako, izan ere Txinako hornitzaileen ekoizpena urtarrilean gelditu zen.[132]

2020ko apirilaren 3an Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) kudeaketa-zuzendari Kristalina Gueorguievak esan zuen COVID-19ak sortuko zukeen krisi ekonomikoa aurrekaririk gabekoa izango zela eta haren ondorioak edozein mundu-mailako krisirenak baino lazgarriagoak izango zirela.[133] NDFk ere jakinarazi zuen krisi ekonomiko hori 2008koa baino "askoz okerragoa" izango zela.[134] Espainiako bankuak ere pandemia krisi ekonomiko latz baten hasiera izan litekeela jakinarazi zuen aurreko hilean.[135]

2020ko apirilaren 4an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu Pedro Azpiazuk esan zuen osasun-larrialdiak Euskal Autonomia Erkidegoan hamazazpi mila lanposturen suntsipena ekarriko zuela, hiru euskal herrialdeetako guztizko BPG %3,6 murriztuz.[136][137] Alabaina, 2021erako 2020an galdutakoaren zati handi bat berreskuratuko zela ere adierazi zuen, BPGaren %2,6ko hazkundearekin.[136] Azpiazuk bestalde, "berregituraketak" egin beharko zela gaineratu zuen, gastu publikoa langileei eta enpresei laguntzera bideratzeko.[138]

2020ko apirilaren hasieran Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bostehun milioi euroko diru funts bat sortzea onartu zuen eta apirilaren 6an jarri zuen martxan.[139][140] Diru funtsa COVID-19 gaitzaren pandemiak kaltetutako ETE enpresa txiki eta ertainak, autonomoak eta mikroETEak suspertzeko jarri zen abian. Maileguak jaso ahal izateko baldintza batzuk bete behar izan zituzten aipatutako entitateek, hala nola, 250 langile baino gutxiago izatea, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra baino txikiagoa izatea, etab.[140] Mailegu horiek ez zuten inolako interesik eta bost urteko epea ezarri zitzaien. Gutxienez bost mila euro eta gehienez milioi bat eskatu behar izan zituzten ETEek mailegua jaso ahal izateko eta mikroeETEek eta autonomoek gehienez ehun mila euro eskatu ahal izan zituzten. Funtsa abian jarri eta egun hartan bertan mailegu-eskaerek erraz gainditu zuten diru funtsa, 1200 milioi eurotik gora eskatu baitzituzten zazpi mila eskatzaile inguruk. Hala, Jaurlaritzak funtsa zabaltzea aztertu zuen.[139]

Bestalde, autonomo bakoitzari 2.200 euroko diru laguntza eskaini zion Nafarroako Gobernuak apirilaren 15ean, zenbait baldintza betetzen bazituen: Nafarroan bizitzea, zergen ordainketa eguneratua izatea, urte hartan enplegua sustatzeko laguntzarik jaso ez izana, etab.[141][142] Gainera, oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako eta ikerketa zientifikorako finantzaketa onartu zuen eta zenbait neurri hartu zituen adinekoen egoitzen inguruan (Hirugarren Adinekoen Egoitzetako Laguntza Koordinazio Betearazlea sortu zuen, adibidez) eta kontratazio publikoa arinduko zuela adierazi zuen, besteak beste.[142]

2020ko apirilaren 23rako 183.160 langile zeuden lan-erregulazioan Euskal Autonomia Erkidegoan.[143] Guztira hogeita sei mila enpresatik gorak aurkeztu zituzten lan-erregulazio txostenak egun hartarako eta datuaren gordintasuna ikusi ahal izateko nahikoa da esatea apirilaren 22an bertan 2.884 behargin kaleratuak izan zirela.[143] Lan-erregulazio txosten gehienak Bizkaian aurkeztu ziren, hamahiru milatik gora; Gipuzkoa zuen atzetik ia bederatzi milarekin eta azkena Araba hiru mila zazpiehun ingururekin.[143] Ehunekoetara igaroz gero, datua are latzago ikus daiteke: martxoan EAEko lanik egin ez baina aktibo zeuden biztanleen kopurua %4,9koa zen eta apirilean %36,6ra igo zen datu hori, zazpikoiztu egin zen.[144]

Egun berean Nafarroako Gobernuak 7,95 milioi euroko gizarte-laguntzak onartu zituen COVID-19 gaitzak gizartean sortutako kalteak arintzeko.[145] Laguntza horien helburua larri zeuden pertsonak kontratatzea izan zen eta hartarako bi lan-deialdi antolatu ziren udalen eta gizarte erakundeen artean. Deialdi haietara 6,6 milioi euro bideratu ziren eta beste 0,7 milioi euro lanean trebatzeko zailtasunak edo gabeziak zituztenenak laguntzeko erabili ziren, haiek ere kontratatuak izan zitezen. Horretaz gain, ia 0,8 milioi euro bideratu ziren gizarte bazterketa jasaten duten gizarte taldeak laguntzeko eta beste berrehun mila euro logelak alokatzen zituzten familiei eman zitzaizkien, etxebizitzarako eskubidea bermatze aldera.[145]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopako finala jokatu behar zen egunean banderak eta kamisetak balkoietan, Zarautzen.

Partidak ateak itxita jokatuko dira. Txapelketa batzuk bertan behera geratu edo eta atzeratu dira. Lehiaketekin antzeko neurriak hartu dituzte.[146] Athleticek eta Real Sociedadek jokatu behar zuten Espainiako Futbol Kopako finala ere atzeratu zen, horren ondorioz.

Egunerokotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizartean hartutako neurrien artean, higiene eta prebentzio publikoaren alorrean, 2020ko martxo hasieran urruntze sozialeko lehen neurriak eta aholkuak eman eta hedatzen hasi ziren, eta horrekin batera sarri eskuak garbitzeko ohituraren beharra zabaldu zen. Urruntze neurriak, praktikan, Espainiako Gobernuak itxialdia agindu zuenean hedatu ziren Hego Euskal Herrian (martxoaren 15ean), baina juxtu horren bezperan ere jende pilaketak ohikoak izan ziren[147] eta are ondoren ere, itxialdiaren lehen egunetan, Bilboko metroan eta garraio egitura batzuetan[148].

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga maskarekin 2020ko apirilaren 13an.

Aldiz, maskaren erabilpena ez zen sustatu, eta are mezu kontraesankorrak banatu ziren: adibidez bakarrik sintomak zituztenek erabili behar zituztela[149] (kontuan hartu gabe asintomatikoak ere gaitza hedatu zezaketela) edo beraien baliagarritasuna zalantzan jarriz[150] eta aldi berean milioika behar direla adieraziz[151]. Kaleetan erabilpena haziz joan zen itxialdiak aurrera egin ahala, etxean banaka[152] edo ekimen koordinatuetan maskarak egiteko ekimenak hedatu ziren[153][154], eta 2020ko apiriletik aurrera, erabilpenaren eta maskaren hedapenaren aldeko mezuak areagotu egin ziren, baita agintarien aldetik ere[155], baina beranduago EAEko agintarien artean, Espainiako administrazio zentralekoen aldetik baino: apirilaren 5ean Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan zuen berak ez zerabilela maskararik, segurtasun irudi faltsua eman zezaketela, eta Pedro Sánchez Espainiako gobernuburuak bazerabilen (apirilaren 3an jantzi zuen estreinakoz publikoki enpresa bat bisitatzean[156]) "Koronabirusa izango duelako" izango zela[157]. Handik astebetera, Urkullu lehendakariaren ondoan, maskara jantzita agertu zen Murga enpresa batera egindako bisitan[158].

Konfinamenduak osasun arazo ugari eragin zizkien herritarrei hilabeteak iraun zituen aldi horretan zehar. Ez ziren gutxi izan antsietatea, lo egiteko arazoak, estresa edo beldurra izan zutela aitortu zuten pertsonak.[159] Azken hori, beldurra, nabaria izan zen euskal kaleetan, hutsak egoteaz gain, zegoen jende apurra hitz egiteko betarik gabe ibili baitzen.[160]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 15ean eta 22an, Ipar Euskal Herrian egitekoak ziren udal hauteskundeetarako higiene neurri bereziak hartu zirenː eskuak garbitzeko jela banatzea, boto kutxak maiz garbitzea eta nortasun agiriak eskuetan hartu gabe konprobatzea, besteak beste.[161]

Martxoaren 11n Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritza hauteskundeei eutsi edo ez legalki aztertzen ari zela adierazi zuen. Hala ere, erabakia Hauteskunde Batzorde Zentralaren esku egongo litzateke.[162][163] 2020ko martxoaren 16an, Iñigo Urkulluk eta EAEn ordezkaritza duten alderdiek erabaki zuten apirilaren 5ean egitekoak ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak atzeratzea.[164]

Apirilaren 24an Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeak uztailean ospatzeko borondatea zuela adierazi zuen Eusko Legebiltzarrean.[165] Haren esanetan, gobernu eta Legebiltzar indartsu bat behar ziren gaitzari aurre egiteko eta hartarako funtsezkoa zen gobernu berri bat eratzea. Gogoan izan behar da osasun larrialdia hasi zenean gobernuak jada hauteskundeak deituta zituela eta hortaz, legebiltzarra bertan behera zegoela. Gainera, ohartarazi zuen udazkenean gaitzaren beste agerraldi bat egon zitekeela eta horrek ezinezko egin zezakeela hauteskundeak ospatzea. Alderdiekin aukera hori eztabaidatzeko apirilaren 30erako alderdien mahaia deitu zuen.[166] Alabaina, oposizioko alderdien aldetik ez zuen iritzi oso positiborik jaso, EH Bilduk begi onez ikusi bazuen ere alderdien mahaia deitu izana, hauteskundeak deitzeko une aproposa ez zela esan zuen, osasun larrialdia zela eta.[167] Elkarrekin Ahal Duguk bestalde, hauteskundeetan pentsatzen ibiltzea txarretsi zuen eta pandemiari aurre egiteko neurriak eztabaidatzeko alderdien mahai bat sortzeko eskatu zuen.[167] Alderdi Popularrak ere ez zuen egoki ikusi proposamena, une ezegokia zelakoan.[167]

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologistak Martxan erakunde ekologistak egindako azterketaren arabera, % 46 jaitsi zen aire kutsadura Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan martxoko bigarren hamabostaldian. Horretarako, nitrogeno dioxidoaren (NO2) adierazleei erreparatu diete; batez ere ibilgailuen trafiko handiko lekuetan nabaritu dute hori. Izan ere, gas hori ibilgailuek isurtzen dute neurri handienean. Hiriburuka, honelakoa izan da kutsaduraren jaitsiera: Bilbon % 40, Donostian % 41, Gasteizen % 54 eta Iruñean % 49.[168]

2020ko apirilaren 7an Harvardgo Unibertsitateak airearen kutsadura eta COVID-19aren hilgarritasuna lotzen zituen ikerketa bat argitaratu zuen.[169] Ameriketako Estatu Batuetako heriotzen %90a zeuden hiru mila konderrietako datuak bildu zituzten eta gainera, azken hamabost eta hamazazpi urte artean kutsadura handiko hirigune handi batean bizi izandakoei so egin zieten.[169] Ondorioa argia izan zen: kutsadura handiko eremuetan COVID-19 gaitza askoz hilgarriagoa zen eta are hilgarriagoa aipatutako urte kopuruan halako toki kutsatuetan bizi izandakoentzat. Zehazki, kutsadura handiko eremuetan dauden partikula kaltegarrien menpe epe luzez egonez gero, COVID-19aren hilgarritasun-tasa %0,7 handitzen zela adierazi zuten (%3-4koa zela uste zen orduan).[170] Hori ikusita, Euskal Herriko zenbait plataformak ikerketa hedarazi zuten eta protesta egitea deitu zuten apirilaren 26an.[170]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 8an ETB 1en Etxekoak telesaila bideodeien bitartez eginiko umorezko telesaila aireratu zuten. Lagunen eta familien arteko dei hauek Euskal Herrian izandako pandemiak zuten oinarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Osakidetzak ez du "alertarako arrazoirik" ikusten koronabirusaren bilakaeran» Euskal Irrati Telebista 2020-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
  2. «Infekzio Gaixotasun Berrien Aholku Batzordeak lasaitasuna eskatu du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
  3. Lau koronabirus kasu baieztatu dituzte Euskal Herrian. Berria 2020-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  4. Koronabirusa eta pneumonia zituen 82 urteko gizon bat hil da Bizkaian. Berria 2020-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  5. Gasteizko hezkuntza zentro guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak. Berria 2020-03-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  6. «Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du • ZUZEU» ZUZEU 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  7. Berria. «Frantziak ere konfinamendua agindu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  8. «Nafarroako Gobernuak ikastetxe guztiak ixteko agindua eman du» www.eitb.eus 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  9. a b «Osasun larrialdi egoera deklaratu du Eusko Jaurlaritzak» Uztarria.com 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  10. «Health Advisory Regarding 2019 Novel Coronavirus (2019-nCoV) | Columbia Health» health.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  11. (Ingelesez) «China coronavirus: ‘family cluster’ in Vietnam fuels concerns over human transmission» South China Morning Post 2020-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  12. (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Germany confirms human transmission of coronavirus | DW | 28.01.2020» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  13. ARGIA. (2020-01-23). «Koronabirusa lehen aldiz atzemana izan den Wuhan hiria berrogeialdian jarri dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  14. (Ingelesez) Hui, Jane Li, Mary. «China has locked down Wuhan, the epicenter of the coronavirus outbreak» Quartz (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  15. GAUR, GUREAN. (2020-01-27). «Txinak koarentenan jarri ditu 56 milioi lagun, koronabirusa geldiarazteko ahaleginean» hamaika.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  16. a b «Operations Dashboard for ArcGIS» gisanddata.maps.arcgis.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  17. ARGIA. (2020-03-09). «Italiako iparraldea isolatuta koronabirusagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  18. ARGIA. (2020-02-24). «Koronabirusa: 229 kutsatu eta 7 hildako Italian» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  19. (Gaztelaniaz) «Italia extiende las restricciones de la Lombardía por el coronavirus a todo el país» La Vanguardia 2020-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  20. Egilegor, Arantxa Elizegi. «Italia, koronabirusagatik ateak itxi dituen Europako lehen estatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  21. (Gaztelaniaz) Infografía, Departamento de. (2020-03-10). «Casos confirmados en España y en el mundo y claves para entender el coronavirus de Wuhan» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  22. (Gaztelaniaz) Pires, Luis Sevillano; Andrino, Borja; Llaneras, Kiko; Grasso, Daniele. (2020-03-09). «El mapa del coronavirus: así crecen los casos día a día y país por país» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  23. «Bi koronabirus kasu baieztatu dituzte Araban eta Gipuzkoan» Euskal Irrati Telebista 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  24. Iraola, Arantxa. «Gasteizko hezkuntza zentro guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  25. «Bastidako bi ikastetxeak itxi dituzte, koronabirusa geldiarazteko - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  26. «197 koronabirus kasu Euskadin, beste 49 positibo gehiago atzemanda» Euskal Irrati Telebista 2020-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  27. «Macron confirma el fin del confinamiento en Francia desde el 15 de junio» France 24 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  28. Orzaiz, Ion; Rey Gorraiz, Uxue. «Nola itzuli bizitza lehengora» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  29. Lartzanguren, Edu; Rey Gorraiz, Uxue. «Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere bertan behera geratuko dira ostegunean neurri murriztaile gehienak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  30. «Euskal unibertsitateek erabateko presentzialtasuna berreskuratuko dute» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  31. Osakidetzak koronabirus testa egiteari utzi dio kasu arinetan. EITB 2020-03-15.
  32. «Bertan behera utzi dituzte Gasteiz, Bastida eta Guardiako ikastetxeetako eskolak - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  33. a b «Gasteizko eskola eta hezkuntza zentro guztiak itxi dituzte, martxoaren 23ra arte» Euskal Irrati Telebista 2020-03-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  34. Berria. «Gasteizen 53.000 ikasle etxean egongo dira hamabost egunez» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  35. «Koronabirusari modu koordinatuan erantzuteko sailarteko bilera berria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  36. a b c «Arabako Errioxako ikastetxe guztiak itxi dituzte, kutsatzeak saihesteko - Arabako errioxa» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  37. Berria. «Arabako Errioxako hezkuntza zentro guztiak, itxita» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).[Betiko hautsitako esteka]
  38. (Gaztelaniaz) «Los centros escolares de Miranda, Treviño y Pancobro suspenden sus clases por el coronavirus» BURGOSconecta 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  39. «Araba osoko eskolak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  40. a b «Balmasedako (Bizkaia) eta Arabako Errioxako ikastetxeak, itxita» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  41. a b «Euskal Herriko hezkuntza zentro guztien itxiera agindu dute» Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-12).
  42. a b «Eskola jarduera ororen etenaldia Euskal Herri osora zabaldu dute» Berria 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  43. Berria. «Birusak goia jo ez, eta 'sine die' itxi ditu eskolak Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  44. «"Beste abisu bat eman arte" ikastetxeak itxita mantenduko ditu Eusko Jaurlaritzak - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  45. «barren.eus - Agindu berria eman arte eskolak itxita egongo dira» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  46. Berria. «Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  47. «Selektibitatea atzeratuko dute, baina oraindik ez dago datarik» www.eitb.eus 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  48. «USE_ATZERATUTA - Edukia - Unibertsitaterako sarbidea - UPV/EHU» Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  49. a b «Unibertsitatera sartzeko proba uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo da - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  50. a b «Nafarroan selektibitate probak ekainaren 22tik uztaila amaiera bitartean egiteko asmoa iragarri dute - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  51. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-03-28). «SELEKTIBITATEA ATZERATUTA, PANTAILA AURREKO ZALANTZAK» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  52. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-04-02). «Lakuak ez du onartzen unibertsitateetan klaseak amaitutzat jotzea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  53. Urain, Maddi Ane Txoperena Iribarren-Jon O.. «Unibertsitateko ikasturtea etxetik bukatzea nahi du Madrilek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  54. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-02). «Euskadik ez du amaitutzat ematea Unibertsitateko aurrez aurreko eskolak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  55. a b c Koskarat, Oihana Teyseyre. «Irakasleek kezka handiz hartu dute baxoa bertan behera utzi izana» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  56. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-04-03). «Baxoa eta brebeta azterketak bertan behera geratu dira» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  57. a b Idiakez, Mikel Garcia. (2020-04-03). «Unibertsitatera sartzeko probaren ordez, ebaluazio jarraia egingo dute Ipar Euskal Herrian» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  58. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-22). «DBHko 4. mailan eta Batxilergoan ikasgeletara itzultzeko aukera proposatu du Uriartek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  59. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-22). «Selektibitateko proba malguagoa prestatu du Eusko Jaurlaritzak, koronabirusa dela eta» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  60. a b c Berria. «Ipar Euskal Herrian progresiboa izanen da eskolara itzulera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  61. Lete, Irati Urdalleta. «Maiatzaren 18tik aurrera ikasleak ikastetxera itzultzen hastea espero du Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  62. a b c «Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera» www.euskadi.eus 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  63. «Ikasleak maiatzaren 18an ikasgeletara itzultzen hastea espero du Eusko Jaurlaritzak - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  64. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-07). «Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak, maiatzaren 18tik aurrera eskolara EAEn» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  65. a b Begiristain, Edurne. «Sindikatuek diote baldintzak negoziatu ezean ez direla itzuliko eskolara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  66. Berria. «Ikasleen itzulerarekin eta hauteskundeekin azkarregi joan nahi izatea leporatu dio EH Bilduk EAJri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  67. a b Sindikatua, Ikasle. «Maiatzaren 18an ez goaz klasera! Ikasle greba mugagabea EAEko institutu guztietan» www.ikaslesindikatua.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  68. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-12). «Ikastetxe bakoitzak erabakiko du DBH4, Batxilergo eta LHko ikasleak itzuliko diren» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  69. Lete, Irati Urdalleta. «Uriartek ulertuko du eskolak ez irekitzea, «ondo justifikatuta»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  70. Uriarte, Cristina. Hezkuntza Sailaren mezua. Eusko Jaurlaritza.
  71. Eskolan, etxeko erritmoarekin. Iparraldekohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  72. a b Ikasleak geletara itzultzen hasi dira Iparralden – Ehige. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  73. Berria. «Eskolara itzultzea, «borondatezkoa» Iparraldean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  74. a b c Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-19). «Kristau Eskolako ikastetxeek ezinbesteko jarduera presentzialari ekin diote berriro» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  75. «'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu' lelopean hainbat herritar bildu ziren atzo» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  76. «Ikastetxeetara itzultzeko planaren aurrean ikasleok greba» Ikasle Abertzaleak 2020-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  77. «Irekia» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).[Betiko hautsitako esteka]
  78. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-04). «Baionako Etxepare lizeoa hetsi dute hainbat covid-19 kasu baieztatu ondoren» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  79. a b c d «Kontsultatu hemen koronabirusari aurre egiteko indarrean dauden neurri nagusiak» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  80. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).[Betiko hautsitako esteka]
  81. https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2020/03/10/zalla-cierra-escuela-idiomas-casos/1023751.html
  82. https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2020-03-11/muturreko-neurriak-salbuespen-egoeran.htm
  83. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7090818/iruna-rock-2020-geratu-da-la-pollaren-kontzertua-navarra-arenan/
  84. a b c «Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdiko egoera ezarri du» Berria 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  85. «Osasun larrialdi egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzak» Alea.eus 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  86. «Osasun larrialdi egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzak» Aiaraldea.eus 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  87. a b «Zer da osasun larrialdi egoera eta Eusko Jaurlaritzari ematen dizkion tresnak» Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  88. «Osasun larrialdi egoera deklaratu ostean, lehendakariak "eskumen bereziak" hartu ditu» Goiena.eus 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  89. «COVID-19aren osasun larrialdi egoera dela eta, Amasa-Villabonako Udalak hartu dituen erabakiak» Tolosaldeko Ataria 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  90. «Ezohiko egoera BERRIAn, koronabirusa dela eta» Berria 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  91. «Bilboko herritarren arretarako funtzionarioek uko egin diote lan egiteari» Berria 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  92. a b «Donostiako Tabakalera eta Bilboko Azkuna Zentroa itxi dituzte» Berria 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  93. a b «Pedro Sanchezek alarma egoera ezarriko du koronabirusa geldiarazteko» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  94. a b Berria. «Frantziak ere konfinamendua agindu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  95. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-09). «Koronabirusagatik hildakoak sei dira, Gipuzkoan 69 urteko emakume bat zendu ostean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  96. a b Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  97. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-13). «Zer da alarma-egoera? Zer egin dezake Estatuko Gobernuak hori ezarrita?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  98. «Eskumen hauek hartu ditu bere gain Espainiako Gobernuak alerta egoerarekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  99. Esnaola, Enekoitz. «Lankidetza ala menpekotasuna?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  100. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-15). «Urkullu: "Ez zen beharrezkoa Estatuak Ertzaintza eta Osakidetzaren agintea hartzea"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  101. «Herritarren konfinamendua eta joan-etorrien debekua ezarri ditu Espainiako Gobernuak - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  102. a b c Ansa, Mikel P.. «Alarma egoera: zer egin liteke, eta zer ez?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  103. «Alarma egoera, maiatzaren 9ra arte; haurren konfinamendua malguagoa izango da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  104. «Haurrak konfinamenduan (I) Mariaje Sarrionandia, pediatra: “Kezkatuta nago haurren egoera emozionalarekin; kalera ateratzeko lehentasuna eduki behar dute”» www.hikhasi.eus (Hik Hasi) (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  105. «On line bidez gauzatuko da hirugarren hiruhilabetea herriko ikastetxeetan» El Diario Vasco 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  106. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-12). «Eskolak bertan behera geratuko dira EAEn bihartik aurrera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  107. Senar, Jon Ordoñez Garmendia-Joxerra. «Euskal Herriko ikastetxe guztiak itxiko dituzte koronabirusaren eraginez» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  108. «Udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera, koronabirusa dela eta - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  109. Aranburu, Iker. «Michelin eta Sidenor hilaren 14an itzuliko dira lanera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  110. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-28). «Oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak etenda, astelehenetik aurrera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  111. Berria. «Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxita egongo da ekainaren 15era arte gutxienez» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  112. a b Berria. «Alarma egoera ezarri du Espainiako Gobernuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  113. «Espainiako kongresuak alarma egoeraren azken luzapena onartu du» Busturialdeko Hitza 2020-06-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  114. «Alarma dekretua apirilaren 26ra arte luzatu du Kongresuak - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  115. «Alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatzea onartu dute Kongresuan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  116. «Alarma egoeraren luzapena onartuta, lehen faserako bidean» Goierriko Hitza 2020-05-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  117. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-06). «Kongresuak maiatzaren 24ra arte luzatu du alarma-egoera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  118. Irratia, Naiz. (2020-05-26). «[Analisia Lan erreforma indargabetzeko EH Bildu, PSOE eta Podemosen akordioa»] irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  119. (Gaztelaniaz) «PP carga contra el gobierno por mala gestión» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  120. (Gaztelaniaz) «Torra rechaza el decreto del Gobierno y pide un “autoconfinamiento” a los catalanes» La Vanguardia 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  121. Madariaga, Ainize. «Maiatzaren 11 arte luzatuko da itxialdia Ipar Euskal Herrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
  122. Lozano, Ainhoa Larretxea Agirre-Maite Asensio. «Ordubetez eta jolastera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  123. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-28). «Konfinamenduaren biguntzea lau fasetan eta probintziaka egingo da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  124. a b c Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-28). «Hauek dira konfinamendua malgutzeko lau faseak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  125. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-21). «Paseatzeko eta kirola egiteko ordu-tarteak 2 fasean desagertuko dira» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  126. «Berdea, laranja eta gorria, deseskalatzearen koloreak Frantziako Estatuan» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  127. a b Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartuko da ekainaren 2tik aitzina |. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  128. Garmendia, Jon Ordoñez. «Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  129. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-09). «Honelakoa izango da "normaltasun berria"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  130. «Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak» EITB 2023-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  131. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7090985/jaurlaritza-ekonomia-suspertzeko-neurriak-prestatzen-ari-da-koronabirusagatik/
  132. a b «Koronabirusarenak 3 hilabete baino gehiago irauten badu, krisian sartuko gara» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  133. (Gaztelaniaz) «FMI: Efecto de covid-19 es "peor" que crisis financiera» CNN 2020-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  134. (Gaztelaniaz) «El FMI empeora sus previsiones y alerta de una recesión "mucho peor" que la de 2008 por el coronavirus» Antena 3 Noticias 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  135. (Gaztelaniaz) «El Banco de España prevé un impacto “sin precedentes” por la crisis del coronavirus» La Vanguardia 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  136. a b «Eusko Jaurlaritzak esan du 17.000 lanpostu suntsituko direla osasun krisiaren ondorioz - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  137. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-04). «Koronabirusaren krisiak 17.000 lanpostu suntsituko ditu eta BPG % 3,6 jaitsiko du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  138. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-26). «Pandemiak gastu publikoa doitu beharra eragingo duela ohartarazi du Azpiazuk» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  139. a b Sagarzazu, Jokin. «Mailegu eskaerak Jaurlaritzak aurreikusi halako bi dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  140. a b «Enpresa txiki eta ertainei, norbanako enpresariei eta profesional autonomoei finantza arloko laguntza emateko 2020rako programa, Covid-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko» www.euskadi.eus 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  141. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-15). «Nafarroako autonomoek 2.200 euro arteko diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  142. a b «Gobernuak osasun krisiaren eraginari erantzuteko hirugarren neurri sorta onartu du - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  143. a b c Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-23). «183.160 langile daude lan-erregulazioaren eraginpean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  144. Sagarzazu, Jokin. «Lanean ez daudenen kopurua zazpi aldiz handitu da azken asteetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  145. a b Senar, Joxerra. «Nafarroan zortzi milioi euroko gizarte laguntzak onartu dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  146. https://www.eitb.eus/eu/kirolak/beste-kirolak/osoa/7055531/koronabirusaren-ondorioak-kirolaren-munduan/
  147. «Arazorik ez zegoen tokian arazoak sortzen - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  148. «Denuncian aglomeraciones en las estaciones de tren y metro tras el estado de alarma por coronavirus» digitalsevilla.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  149. (Gaztelaniaz) «Las mascarillas solo para gente con síntomas, los guantes diseminan la infección» Euskal Irrati Telebista 2020-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  150. Aiestaran, Ana Galarraga. (2020-03-14). «#COVID19 Maskarak ez dira eraginkorrak birusaren transmisioa eragozteko, birusa ez baitago airean. Infektatuek eztularekin kanporatzen den listuan eta eskuetan dago. Horregatik da hain garrantzitsua eskuak garbitzea eta aurpegia ez ukitzea. v/@bbchealth:https://www.bbc.com/news/av/health-51881555/coronavirus-do-face-masks-actually-work …» @AnaGalarraga1 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  151. Iraola, Arantxa. ««Ez du abisatzen: ez dakigu arin hasi denak gaizki bukatuko duen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  152. gaztezulo. «Telazko maskarak egiteko aholkuak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  153. «Maskarillak egiteko hainbat sare sortu dira» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  154. Ekimena, A. Z.. (2020T12:23). [https://twitter.com/AZekimena/status/1250142579263406081 «Alde Zaharra josi eta josi Bihar, apirilak 15, 11etatik 13ak arte, maskarak banatuko ditugu Santo Domingoko azokan eta Santiago plazan. Pertsona zaurgarrienak prioritatea izango dute.pic.twitter.com/Ot0nl5CHU8»] @AZekimena (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  155. Alberdi, Iosu. «Maskarak erabiltzeko gomendatu du Espainiako Gobernuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  156. (Gaztelaniaz) «Sánchez, por primera vez con mascarilla en una visita a una fábrica de respiradores» El Confidencial 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  157. (Gaztelaniaz) «Nekane Murga: «Nunca hemos estado colapsados y ahora disponemos de 150 camas de UCI libres»» El Correo 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  158. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  159. «Isolamenduak lo egiteko arazoak eragiten dizkie pertsona askori» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  160. Koronabirusa, beldurraren krisia. Argia.
  161. Dolosor, Franck. (2020). «Higiene neurri bereziak hartuko dituzte Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeetan» Euskal Irrati Telebista - eitb.eus.
  162. «Osasun eta hezkuntza sistema sendotzeko 300 milioi ari da prestatzen Jaurlaritza» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  163. «Hauteskundeak mantenduko diren ala ez aztertzen ari da legalki Eusko Jaurlaritzak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  164. Esnaola, Enekoitz. «Koronabirusaren krisia dela-eta Eusko Legebiltzarrerako bozak atzeratzea adostu dute Urkulluk eta alderdiek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).[Betiko hautsitako esteka]
  165. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-24). «Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egiteko aukera iragarri du Urkulluk» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  166. «Lehendakariak mahai batera deitu ditu alderdi politikoak, apirilaren 30ean, osteguna, 'Euskal hauteskundeak abuztua baino lehen deitzeko aukera aztertzeko'» www.euskadi.eus 2020-04-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  167. a b c Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-24). «COVID-19aren krisi betean hauteskundeak deitzea ez du egoki ikusten oposizioak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  168. Imaz, Andoni. «Hegoaldeko hiriburuetako airearen kutsadura %46 jaitsi da martxoko bigarren hamabostaldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).[Betiko hautsitako esteka]
  169. a b (Ingelesez) Boston, 677 Huntington Avenue; Ma 02115 +1495‑1000. (2020-04-07). «Air pollution linked with higher COVID-19 death rates» News (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  170. a b Lete, Irati Urdalleta. «Ohartarazi dute COVID-19aren hilgarritasuna handitu egiten dela airea kutsatuta dagoenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]