Cabinet des Médailles

Koordenatuak: 48°52′04″N 2°20′18″E / 48.8678°N 2.3384°E / 48.8678; 2.3384
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cabinet des Médailles
Frantziako Liburutegi Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 2. barrutia
Koordenatuak48°52′04″N 2°20′18″E / 48.8678°N 2.3384°E / 48.8678; 2.3384
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1560
Inaugurazioa1560 (egutegi gregorianoa)
ZuzendariaFrédérique Duyrat (en) Itzuli
Objetu kopurua520.000
Kontaktua
Telefonoatel:+33-1-47-03-83-40
Webgune ofiziala

Cabinet des Médailles (euskaraz "Dominen Gela"), ofizialki Département des Monnaies, Médailles et Antiques de la Bibliothèque nationale de France, Frantziako Liburutegi Nazionalaren sail bat da. Aurretik Cabinet des médailles des rois de France izena zuen, publikoari irekitako Frantziako museo zaharrena da; nolabait, jatorrizko izena gorde du. Egun Frantziako Liburutegi Nazionalaren eraikinean dago, 58 rue Richelieu, Paris I helbidean.

Cabinet hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabinet frantsesezko hitza eta gela txikia eta pribatua adierazten du. Gela horietan lanak eta objektu bitxiak eta baliotsuak gordetzen ziren. Altzari baten izena ere izan zezakeen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabinet des Médailles museoa txanpon, harribitxi zizelkatu eta antigoaleko bilduma garrantzitsuak biltzen dituen museoa da, Erdi Aroko errege frantsesen altxorretan bere jatorri urrunarekin. Erlijio-gerren nahasmenduek Karlos IX.a (1560-1574) inspiratu zuten garde particulier des médailles et antiques du roi («koroaren dominen eta antigoaleko gauzen zaindari berezia») kargua sortzeko. Horrela, bilduma handitu egin zen eta inoiz ez zen berriro sakabanatu. Horrelam erregearen bilduma pertsonala izatetik jabetza nazionala izatera igaro zen –Ondasun nazionala–, errege-bilduma Iraultzan aitortu zen bezala. Ondoren, arkeologo eta bildumagile desberdinek haien bildumak museoaren eskuetan utzi zituzten: Caylus kondea, Luynes dukea... Estatuak ere museoa aberastu zuen, esaterako, Gordongo altxorra 1846an bertan gordetzen.

Luis XIV.a Borboikoak, erosle trebea, beste nobleen cabinetak erosi zituen eta, eskura izateko, bilduma osoa Paristik Versaillesera eraman zuen. Han 1724 arte egongo zen; urte horretan Luis XV.a Borboikoak berriro ere Parisera eraman zuen, egungo eraikinera.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balore handiko objektuak ikus daitezke Cabinet des Médailles museoan:

Jasotako altxor batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]