Cabra leinua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cabra leinua edo Cabrako etxea, Baenako etxea ere deitua, bere jatorria Gaztelako Erresuman duen espainiar noblezia leinu bat da, Aguilar-Priego leinuaren adar batetik sortutakoa. Bere izena Cabrako konderritik dator, 1455ean emana. Bere iurisdikziopeko jaurerriak Kordobako Erresuman zeuden. Leinuko tituluen artean Cabrako konderria bera eta Iznajarreko bizkonderria daude.

Bere iurisdikziopeko jaurerrien artean Baena, Cabra eta Iznajar zeuden. Cabra leinuak Sessa leinua ezkontza bidez gehitu zuen, honen iurisdikziopeko Granadako Erresuma eta Napoliko Erresumako jaurerriak asimilatuz, Sessa leinuak bere baroitza galdu ondoren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]