Caldereria kalea (Iruñea)
Itxura
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Caldereria kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercaderes kalea, Mañueta kalea, Kuria kalea eta Nabarreria kalearen arteko elkargunean hasi eta San Agustin kalea eta Xabier kalearen arteko elkargunean amaitzen da.
Estafeta kalea eta Compañia kalearekiko paraleloki doa.
Kalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidearen erdialdean Compañia kalearekin eskailera batzuen bidez lotzen duen kalexka bat du, Compañia plaza eta Hizkuntz Eskolaren parean. Handik hurbil, kalearen 15. zenbakian, San Martin Tourskoaren kapera dago.
Bestalde, Caldereria kalea, Xabier kalea eta San Agustin kaleak elkarlotzen dituen bidegurutzean San Agustin eliza dago.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honetan Gorosti Natur Zientzi Elkartearen egoitza dago.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |