San Agustin eliza (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Santo Agustin eliza
Pamplona - San Agustin 01.jpg
Santo Agustin elizaren sarrera eta San Agustin kalea eta Xabier kalea.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea San Agustin kalea, 1. zb.
Alde Zaharra, 31001
Koordenatuak 42° 49′ 04″ N, 1° 38′ 29″ W / 42.8178°N,1.64126667°W / 42.8178; -1.64126667Koordenatuak: 42° 49′ 04″ N, 1° 38′ 29″ W / 42.8178°N,1.64126667°W / 42.8178; -1.64126667
Arkitektura

San Agustin eliza Iruñeko Alde Zaharrean dagoen eliza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Agustin kalean dago, kale honek, Xabier kalea eta Caldereria kaleak bat egiten duten kalegurutzean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean gaur egungo eliza antzina Agustindarren Komentua zegoen lekua eraiki zen. Aurrealdea geroago eraikia izan zen, 1897an gauzatutako zaharberritzearen ondorioz, baina Erdi Aroko estiloa mantendu du. Elizaren barnealdean Aingeru Zaindaria edota Guardako Aingerua eta San Joseren erretaulak nabarmentzen dira.

Bestalde, 1523an eliza honetan Garcilaso de la Vega olerkaria Done Jakueren Zaldun izendatu zuten.[1] Hori dela eta elizan euskaraz eta gaztelaniaz honela dioen plaka bat dago:

« San Agustin eliza honetan egin zuten Done Jakueren Ordenako Zaldun Garcilaso De La Vega olerkari ohoretsua, 1523ko azaroaren 11n.  »

Oraintxuki, eliza Iruñeko prentsan agertu izan da, inguruko hainbat bizilagunek elizaren kanpaien soinua salatuz, oraingoz epaileek soinua udal araudiaren barnean dagoela aipatu dutelarik.[1]

San Agustin eliza honetan egin zuten Done Jakueren Ordenako Zaldun Garcilaso De La Vega olerkari ohoretsua, 1523ko azaroaren 11n.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero eliza honetan hirian usadio handia duen Bost Zaurien Botoa deritzon elizkizuna ospatu ohi da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Iglesia de San Agustin. Minube.com (Gaztelaniaz)
  2. Parroquias de Navarra. Información adicional. Conocemosnavarra.com (Gaztelaniaz)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Agustin eliza (Iruñea)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea