Nabarreria kalea
Itxura
| Kokapena | |
|---|---|
| Auzoa | Alde Zaharra |
| Udalerria | Iruñea |
| Probintzia | |
| Herrialdea | |
Nabarreria kalea Iruñea hiriko Alde Zaharreko kale ospetsua da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercaderes kalea, Caldereria kalea, Mañueta kalea eta Kuria kalearen elkargunean hasten da, hortik Nabarreria plazara doa, Nabarreriako iturria eta Rozalejoko markesaren jauregia dauden gunera, han ekuinera biratuz aldapa gora zuzen-zuzenean Iruñeko katedralaren aurrealdean paratzen da, bertan San Jose plazatxoa, Kuria kalea eta Compañia kalearekin bat eginez.
Nabarreria plazako bihurgunean Karmen kalearekin bat egiten du.
Kalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko izen berdineko Nabarreria burguan zegoen, antzina Iruñea Hiru Burgutan banatzen baitzen.
Kale honetan Nabarreria plaza eta Nabarreriako iturri ospetsua daude.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nabarreria
- Nabarreria plaza
- Nabarreriako iturria
- Rozalejoko markesaren jauregia
- Javier Zigaren jaiotetxea
- Erdi Aroko arkua
- Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitza
- Iruñeko katedrala
- San Jose plazatxoa
