Cannon (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cannon (telesaila)
William Conrad Cannon 1972.JPG
Telesaila
Jatorrizko izena Cannon
Generoa detektibe-fizkio
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Narratibaren kokapena Los Angeles
Sasoi kopurua 5
Atalak 124
Zuzendaritza eta gidoia
Antzezlea(k)
William Conrad
Bestelako lanak
Musikagilea John Carl Parker
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data 1971ko irailaren 14a
Kanpo loturak

Cannon AEBetako detektibe telesail bat da. Edward Hume ekoizleak sortu zuen. 1971ko irailaren 14tik 1976ko martxoaren 3raino CBS katean aireratu zen. William Conrad aktoreak antzeztu zuen. ETB2an gaztelaniaz aireratu zen.

Cannon detektibea Barnaby Jones (1973-1980) detektibe telesaileko zenbait ataletan ere gonbidatu gisa agertu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank Cannon (William Conrad) detektibe lanetan sartutako Los Angelesko polizia ohi lodikote bat da, adinean nahiz kiloetan sartutxoa egon arren, kasuak argitzeko eraginkortasun handia du. Goi mailako bezero dirudunei faktura garestiak aurkezten dizkie, ondoren ekonomikoki estuasunetan edo larri dabiltzan bezeroei ikerketa lanak dohainik egiteko. Gustu eta moko fineko gizona da, janzalea eta auto garesti zalea.

Hasiera batean ezkondugabea dirudien arren, telesaila aurrera doan einean, iraganean ezkondua eta haur baten aita izan zela azaleratzen da, hasiera batean auto istripu batean hil zirela aipatu arren, gerora bai emaztea nahiz semea erailak izan zirela argituko da, alegia, alarguna dela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]