Capricorn One

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:19, 14 otsaila 2016


Capricorn One (euskaraz Kaprikornio Bat) 1977ko Peter Hyams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko thriller filma bat da. Elliott Gould, James Brolin, Brenda Vaccaro, Sam Waterston, O. J. Simpson, Hal Holbrook, Karen Black, Telly Savalas, David Huddleston, David Doyle eta James Karen aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970eko hamarkada, Gizateria osoa Martera doan lehenbiziko gizakiak daramatzan espazio-bidaiari adi-adi so dago, zinez, guztia antzerki hutsa dela jakin gabe. Ustezko misio honetarako izendatuak izan diren hiru astronautak (James Brolin, Sam Waterston eta O. J. Simpson) itxurakeria honetan parte hartzera derrigortuak egongo dira, heuren familiak mehatxatuak izan baidira. Iruzurra bikain doala dirudi, baina NASAko teknikari bat (Robert Walden) zeozer bitxia badagoela ohartuko da, eta kazetaria den bere adiskide batekin (Elliott Gould) misioaren inguruko guztia inbestigatzen hasiko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak