Telly Savalas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Telly Savalas
Telly Savalas Kojak 1973.JPG
Bizitza
Jaiotza Garden City (New York)1922ko urtarrilaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Universal City1994ko urtarrilaren 22a (72 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park
Heriotza modua berezko heriotza: prostatako minbizia
maxkuriko minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Columbia University School of General Studies
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria, telebista zuzendaria, poker playerra, idazlea, errealizadorea, karaktere aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea eta irrati-esataria
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0001699
http://www.tellysavalas.com/

Aristoteles Telly Savalas (New York (AEB), 1922ko urtarrilaren 21a - New York (AEB), 1994ko urtarrilaren 22a) greziar jatorriko estatubatuar aktore bat izan zen.

Mundu mailan nagusiki Kojak telesaileko protagonista izateagatik ospetsua izan zen, bertan beti Chupa Chupsa jaten agertzen zen Theo Kojak burusoila ikertzailea antzeztu zuelarik[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristoteles Savalas New Yorken jaio zen 1921eko urtarrilaren 21ean. Aita Nick Savalas izan zuen, greziar jatetxe baten jabea eta ama, berriz, New Yorkeko artista greziar-amerikarra zen Christina Kapsalis. Bikoteak 5 seme-alaba izan zituen eta Aristoteles (Telly) bigarrena izan zen.

Txikitan hasi zen umea lanean eta bera eta bere anaia Gus egunkariak saltzen eta zapatak garbitzen aritu ziren familiari laguntzeko[2].

Sewanhaka Bigarren Hezkuntzako ikastetxean hasi zen ikasten eta 1940an graduatu zen. Hasiera batean, grekoa bakarrik hitz egiten bazuen ere, ingelesa ere menperatu zuen azkenean. Graduatu ondoren, salbamendu-lanetan aritu zen, baina behin ez zuen arrakastarik izan eta ezin izan zuen itotzea zihoana erreskatatu, une hura bizitza osorako amesgaizto bilakatuko zitzaiolarik[3].

Columbia University School of General Studies zentruan ikasi zuen gero eta ingelesa, irratigintza eta psikologia ikasi zituen han, 1948an graduatu zelarik. Irratiak eta telebistak liluratu zuten eta antzerkigintzan interesatu zen.

1943 eta 1946 artean, AEBetako armadan aritu zen II. Mundu Gerran, anfitrioi izan zelarik Your Voice of America seriean. ABC News-en ere aritu zen eta, 1950ean, The Coffeehouse in New York City irrati saioa aurkeztu zuen, baina gero 40 urtez arituko zen antzerkigintzan.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an, Teatro Armstrong Circle telebista programan antzeztu zuen eta, gero, Lucky Luciano izan zen The Witness telesailean. Hortxe deskubritu zuen Burt Lancaster aktoreak eta zineman murgiltzeko aukera izan zuen. Lancaster lagunmin izango zuen bizitza osoan Tellyk.

1961ean, The Young Savages melodraman egin zuen lan eta, 40 urteko gizona zenean, zineman aurrera egiteko bidea aurkitu zuen, 1962an, Oscar Sarietarako sekundarioen izendapena jaso zuen Birdman of Alcatraz filman egindako lanagatik -Feto Gómez-en papera egin zuen-.

1965ean, Pontzio Pilatos izan zen The Greatest Story Ever Told filman eta, une horretatik aurrera, burusoil jarraitzea erabaki zuen handik aurrera, zinefiloen oroimenean betirako horrela geratuko zelarik[4].

1967an, berriz, aktuazio miresgarria egin zuen Robert Aldrich zuzendariaren The Dirty Dozen filman eta izen handiko filmak egiten jarraitu zuen, The Scalphunters (1968), Kelly's Heroes (1970) edo Gina Lollobrigidaren ondoan egingo zuen Buona Sera, Mrs. Campbell tartean.

1969an, James Bond 007 agentearen nemesia (bere aurkakoa) zen Ernst Stavro Blofeld izan zen On Her Majesty's Secret Service filman eta, 1972an, berriz, espainiar beldurrezko ekoizpen batean hartu zuen parte: Horror Express. Azken honetan egin zuten lan Christopher Lee, Peter Cushing, Alberto de Mendoza edo Silvia Tortosa gazteak

Kojak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savalas 1980.png
Telly Savalas-Kojak 1973an

Kojak baino lehen, Telly Savalasek izan zuen telebista serietan hainbat pasarte egiteko aukera: 1960an, gansterra izan zen The Untouchables serien edo, 1964an, Renoko hotel baten jabea zen Policheck izan zen The Fugitive-n.

Hala ere, izar bilakatu zuen papera The Marcus-Nelson Murders izan zen, 1973an, eta betirako enkasilatuta geratu zen Theo Kojak detektibearen pertsonaian. Filmaren arrakastak ondorengo 5 urtetan iraungo zuen serieari eman zion bide eta, gerora ere, Savalasek Theo Kojaken papera egin zuen beste film batzuetan, irudi hori bizi eta luze mantenduz[5].

Urte horietan, bizi maila asko aldatu zitzaion eta Coloradon etxalde handia erosi zuen. Musikan era sartu zen eta hainbat album erregistratu zuen, Telly (1974), Who Loves Ya, Baby (1976) tartean.

Zinema zuzendaritzan ere saiatu zen, 1977an Beyond Reason zuzendu zuelarik. Bizitza osoan idatzi zuen, zuzendu edo ekoizle izan zen. Emmy Sariak, Peabody edo Urrezko Globoa ere lortu zituen.

1990an, New Yorkeko hiriaren agintaritzak The Marcus-Nelson Murders filma New York ordezkatzen zuen film ofiziala deklaratu zuen eta Telly Savalasi hiriaren giltzak eskaini zizkion.

Egia da Savallas ospea eman zion pertsonaiari lotuta geratu zela betirako eta ez zuela hortik ateratzerik lortu. Baliteke, hala ere, nahi ere ez izatea, horrek eman baitzion ospea, errekonozimendua eta dirua.

Bizitza pertsonala eta azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savalasek beti izan zuen gonazalearen ospea. 3 aldiz ezkondu zen. Haietako lehen emaztea Katherine Nicolaides izan zen, unibertsitatean ezagututako amodioa. 1950ean, Christina alaba jaio zen, baina, 1957an, Katherinek -badirudi ekonomia arazoak izan zirela tarteko- dibortzioa eskatu zion.

1960an, berriro ezkondu zen, oraingoan Marilyn Gardnerrekin. Hurrengo urtean, Candice jaio zen eta, 1963an, berriz, Penelope

1969an, James Bonden sagako filman ari zen lanean, Diana Rigg eta George Lazenbyren ondoan. Sally Adams ezagutu zuen Ingalaterran eta 1969 eta 1973 artean harreman paralelo bat mantendu zuen honekin, 1973an, Nick semea jaio zelarik. Azkenean, 1974an, Marilyn Gardnerrek ere dibortzioa eskatu zion Savalasi. 1977ra arte iraun zion harreman honek.

1977an, azken andregaia ezagutu zuen, Theo Kojak egiten aritu zen azken uneetan, Julie Hovland. Urte berean ezkondu ziren eta 2 seme-alaba izan zituzten: Christian eta Ariana.

1980. urteetan Savalas Theo Kojak-en papera egitera itzuli zenean, ingurukoak galtzen joan zen. 1985ean, leuzemiak eraman zuen bere anaia George Savalas, Kojak seriean Stavros detektibea zena. 1984an, berriz, ama Christina galdu zuen.

Urte berean, 1984an, protatako minbizia diagnostikatu zioten Savalasi. Ezjakinarena egin zion gaixotasunari eta ez zion kasorik egin 1993ra arte, alferrik zenean, jada. Hil ala bizi zegoen hartan ere, lanean jarraitu zuen.

1994ko urtarrilaren 22an hil zen Kalifornian, 72 urte bete eta hurrengo egunean[6].

Jende asko bildu zituen hiletak. Hantxe izan ziren lehendabiziko emazteak, Katharine, Marilyn eta Julie, beraien seme-alabekin. Anaia Gus ere etorri zen eta Angie Dickinson, Nicolette Sheridan, Jennifer Aniston, Sally Adams, Frank Sinatra, Don Rickles, Kevin Dobson, Dan Frazer, Vince Conti eta beste asko. Baina lagun mina zuen Burt Lancaster ez zen bertaratu, osasun arazoak medio. 9 hilabete geroago, bera ere hil egingo zen.

Savalas Kaliforniako George Washington Memorialen, Kalifornian, lurperatu zuten.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia gaiztoak antzeztuz:

Beste hainbat filmetan ere parte hartu zuen, hauetan pertsonaia gaiztorik antzeztu ez zuelarik:


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telly Savalas Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]