Capua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Capua
Italiako udalerria
Capua (ponte).jpg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Campania
ProbintziaCasertako probintzia
Posta kodea 81043
ISTAT kodea 061015
Herriburua Capua
Geografia
Koordenatuak 41° 06′ 20″ N, 14° 12′ 50″ E / 41.105555555556°N,14.213888888889°E / 41.105555555556; 14.213888888889Koordenatuak: 41° 06′ 20″ N, 14° 12′ 50″ E / 41.105555555556°N,14.213888888889°E / 41.105555555556; 14.213888888889
Capua hemen kokatua: Italia
Capua
Capua
Capua (Italia)
Map of comune of Capua (province of Caserta, region Campania, Italy).svg
Azalera 48.6 km²
Altuera 25 m
Mugakideak Bellona, Caserta, Castel di Sasso, Castel Morrone, Grazzanise, Pontelatone, San Prisco, San Tammaro, Santa Maria Capua Vetere, Santa Maria la Fossa, Vitulazio eta Casagiove
Demografia
Biztanleria 18.484 bizt. (2018-01-01)
Dentsitatea 380,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0823
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodea B715
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula CE
www.comune.capua.ce.it/

Capua[1] Italiako hiria da, Casertako probintzian; Napolitik 26 km-ra, Volturno ibaiaren ertzean dago. Antzina, Campaniako hiriburua zen.

Erromako Errepublikako eta Erromatar Inperioko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Ondorioz, arkitektura-ondarea eta monumentuena oso aberatsa da: zubiak, gazteluak, dorreak, elizak eta era askotako eraikin eta piezak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diotenez, Capua etruriarrek sortu zuten K.a. 600. urte inguruan, baina giza kokaleku zaharragoen aztarnak ere badaude inguruetan, K.a. VIII. mende hasiera ingurukoak.

Capua eta Erroma Via Appiaren bitartez lotuta zeuden K.a. 312. urteaz gero: izan ere, Erroma zen Italiako hiririk handiena eta Capua bigarrena. Famatuak ziren bertako brontzeak, lurrinak, aberastasunak eta bizimodu ona. Espartakoren agindupean Capuan esklaboen matxinada izan zen K.a. 73. urtean.

Hainbat agintari eta botere-talderi lotuta egon zen mendeetan: etruriarrak, samnitak, erromatarrak, kartagotarrak, bandaloak, sarrazenoak, aragoiarrak, frantziarrak, besteak beste.

Antzinako hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfiteatroa

Antzinako Capua hiriaren kokalekua, gaur egungo Santa Maria Capua Vetere udalerriari dagokion eremu inguruan zen. Hiriaren lurrak Volturno ibaiaren bokalerainokoak ziren; ibaiaren iparraldera zegoen eremuari Ager Falernus zeritzon eta hegoaldekoari Ager Campanus. Bestalde, Callicula mendiaren eskualdeari, Calenus-tik Casilinum bitartekoari, Campus Stellatis zeritzon.

Augustoren akueduktuaren eta anfiteatroaren (erromatarrek eraikitako lehenengoa) aztarna batzuk irauten dute, baita ondoko garaipen-arku batenak ere. Kapitolioa ere ba omen zen, baina horren hondakinek ez dute iraun gaur arte. Hiriaren harresi zati batzuk ere gorde dira.

Aro askotako antzinako aztarna mordoa daude, edozein modutan ere: hilerriak, tenpluak, termak, sartu-irten egiteko hiriko ateak, teatroa eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Capua Aldatu lotura Wikidatan