Carl-Gustav Rossby

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Carl-Gustav Rossby (Stockholm, 1898ko abenduaren 28a - ibidem, 1957ko abuztuaren 19a) jatorri suediarreko estatubatuar meteorologoa izan zen. Rossbyk, Stockholmeko Unibertsitatean eta Leipzigeko Unibertsitatean Vilhelm Bjerknesekin ikasi ondoren, meteorologiaz eta ozeanografiaz berebiziko interesa garatu zuen.

Meteorologiaren aitzindarietakoa izan zen. Haize-mugimendu handien azterketa egin zuen, eta atmosfera aztertzeko ekuazioak erabiltzen hasi zen. 1928an, Massachusettseko Institutu Teknologikoko Meteorologia saila fundatu zuen. 1954-1958 urte-bitartean kimika atmosferikoaren ikerketaren eremua hasi eta garatu zuen.

Bere izena daramaten uhinak aurkitu zituen.

Rossby uhinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosferaren zirkulazioan, mendebaldeko haizeen eremuetako batean agertzen diren uhinak dira, uhin-luzera handia eta anplitude nabarmena dutenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]