Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Akademiaren egoitza nagusia.

Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia (American Academy of Arts and Sciences, AAAS) Ameriketako Estatu Batuetako ohorezko erakundea da; esaten da akademiako kidea izatea ia Nobel Saria jasotzearen parekoa dela. Haren helburu nagusiak irakaskuntza eta ezaguera zabaltzea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademia 1780an, Bostonen, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra bitartean sortu zen. Sortzaile nagusiak James Bowdoin, John Adams eta John Hancock izan ziren. Haiekin batera beste 58 komunitate txikien buruek hartu zuten parte, tartan Robert Treat Paine. Helburua arteak eta zientziak lantzea zen horrela jende askearen ohorea, duintasuna eta zoriontasuna handitzeko. Poliki-poliki izen handiko pertsonalitateak proiektura hurbildu ziren: Benjamin Franklin, George Washington, Thomas Jefferson eta Alexander Hamilton.

2001ko zifren arabera, Akademiak 3.700 partaide zituen; horietatik 600 ohorezko partaideak dira eta artean horietako 150 Nobel Saria eta 50 Pulitzer saria jasotakoak ziren.[1]

Akademian sartu zen lehendabiziko emakumea Maria Mitchell astronomoa izan zen, 1848an.[2]

Gaur egun erakundeak Cambridge (Massachusetts)en du egoitza. 4.000 partaide ditu eta horietatik 600 ohorezkoak dira.

Aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademiak hitzaldiak antolatzen ditu, ikerketa proiektuak bultzatzen ditu eta hiruhilabetero aldizkari bat plazaratzen du: Dædalus. Hitzaldiak eta batzarrak Cambridgen egiten dituzte baina baita unibertsitate desberdinetan: Chicagoko Unibertsitatean eta Kaliforniako Irvine Unibertsitatean bereziki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.amacad.org/content/events/events.aspx?d=724&t=4&s=0%7Ctítulo=National Induction Ceremony - American Academy of Arts & Sciences
  2. https://www.aps.org/publications/apsnews/200610/history.cfm%7Ctítulo=This Month in Physics History: Maria Mitchell Discovers a Comet

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Aldatu lotura Wikidatan