Carlos Ferrer Salat
Itxura
Carlos Ferrer Salat (Bartzelona, 1931 - ibidem, 1998) kataluniar enpresaburu eta kirolaria. Espainiako Olinpiar Batzordeko lehendakaria izan zen 1987. urteaz geroztik, eta CEOE (Confederación Española de Organizaciones Empresariales) erakundeko fundatzailea (1977). Kimika-ingeniaritza ikasi zuen Bartzelonako Sarriá Institutuan. 1964an ekonomia-zientzietako ikasketak bukatu zituen, eta urtebete geroago, filosofia eta letretakoak. Kirolari gisa, tenisean nabarmendu zen, eta Espainiako hainbat txapelketa irabazi zuen. Hainbat enpresatan lan egin zuen: Ferrer Internacional farmazia-enpresa, IBM World Trade Corporation (1986-1996), SEAT-Wolkswagen, Electrolux Holding, Zurich International.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
