Carlos Suárez Morilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau zinema argazkilariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Carlos Suárez».
Carlos Suárez Morilla
Bizitza
Jaiotza Oviedo1946  (72/73 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak argazki-zuzendaria eta zinema zuzendaria
IMDb nm0840757

Carlos Suárez Morilla (Oviedo, Espainia, 1946) zinema zuzendari eta argazkilaria da. Filosofia eta letretako eta zinemako ikasketak egin zituen. Gonzalo Suárez zinema-zuzendariaren anaia da, eta, haren lehenengo lanetan, argazkiaz arduratu zen, bakarrik edo Juan Amorósen laguntzaile gisa. Zenbait film zuzendu ditu, eta ekoizle gisa eta publizitatean ere lan egin du. Goya saria jaso zuen Remando al viento filmean egindako lanarengatik, eta argazki onenaren saria eman zioten 1994ko Donostiako Zinemaldian, El detective y la muerte filmarengatik.

Lanik aipagarrienak, zuzendari gisa: Gladiadores del siglo XX (1969), El jardín secreto (1984), Makinavaja, el último choriso (1992), Semos peligrosos (Useasé Makinavaja 2) (1993), Adiós Tiburón (1996).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]