Carme Ballester

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carme Ballester
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarme Ballester i Llasat
JaiotzaBartzelona1900eko apirilaren 27a
Herrialdea Katalunia
Heriotzahôpital Ambroise-Paré (en) Itzuli1972ko martxoaren 7a (71 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Lluís Companys  (1936 -  1940)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaFrantziako Erresistentzia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Estat Català

Carme Ballester i Llasat (Bartzelona, Katalunia, 1900eko apirilaren 27aParis, 1972) Kataluniako Generalitateko presidente Lluís Companysen bigarren emaztea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estat Cataláko militantea izan zen eta 1936an Lluís Companys-ekin ezkondu zen, Joan Durangandik banandu ondoren. Parisen erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibilean, 1938ko apirilean, eroetxe batean ingresatuta zegoen Lluís Companys i Micó semeordearengadik gertu egoteko. Alemaniako polizia militarrak senarra Frantzian harrapatu eta erregimen frankistak exekutatu zuenean, harremanak izan zituen Frantziako Erresistentziarekin eta herritar juduak ezkutatu zituen.

Nazismoaren biktima gisa alargun-pentsio bat aitortu zioten. 1972an hil zen erbestean,.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Carme Ballester» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0519387.xml.
  2. Finestres, Jordi. (octubre de 2010). «Qui era Carme Ballester» Sàpiens (Barcelona) (96): 56. ISSN 1695-2014..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]