Carmen Garayalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Garayalde
Carmen Garayalde.jpg
Bizitza
JaiotzaMontevideo1913ko abuztuaren 8a
Herrialdea Uruguai
Heriotza2002ko irailaren 8a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Luis Massera (en) Itzuli  (1938 -  1960(e)ko hamarkada)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, margolaria, marrazkilaria eta grabatzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUruguaiko Alderdi Komunista

Carmen Garayalde Zubizarreta (Montevideo, Uruguai, 1913ko abuztuaren 8a - ibidem, 2002ko irailaren 8a) uruguaitar irakaslea, artista plastikoa eta militante politiko erbesteratua izan zen.

1938an José Luis Massera ingeniari eta matematikariarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen: Ema Julia Massera (1941) eta José Pedro Massera (1942). Bigarren Mundu Gerran zehar senar-emazteak Uruguaiko Alderdi Komunistako kide egin ziren.

1970eko hamarkadan, Uruguain diktadura militarra ezarri zen. Erregimenak militante politikoak jazartzen eta desagerrazten hasi zen. Hori dela eta, Bartzelonara ihes egin zuen eta handik Atzerriko Fronte Zabalan militatu zuen.

Bere artelan plastikoen zati bat erakusketa kolektibotan egon zen ikusgai. Zenbait sari irabazi zituen erakustareto ofizialetan. 1991n bakarkako erakusketa antolatu zuen lehenengo aldiz.

Montevideoko kale bati bere izena eman zioten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]