Carmen Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carmen Hernández
CarmenHernandezJMJ.JPG
Bizitza
Jaiotza Ólvega1930eko azaroaren  24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2016ko uztailaren  19a (85 urte)
Jarduerak
Jarduerak katekista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

María Carmen Hernández Barrera (Ólvega, Soriako probintzia, 1930eko azaroaren 24a - Madril, 2016ko uztailaren 19a) Espainiako katekista eta kimikaria, Kiko Argüellorekin batera Bide Neokatekumenalaren sortzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmen Hernández Ólvegan jaio zen, Soriako probintzian, baina haurra zenean, familiarekin batera Tuterara joan zen. Madrilen Kimika ikasi zuen baina katolizismoaren bidearen hautua egin zuen Kristo Jesus Misiolarien Institutuan sartu zen. Teologia ikasketak egin zituen. Vatikanoko II. kontzilioaren inspirazioaz Israelera joan zen eta han Bibliaren ezagutzan bi urtetan aritu zen. Espainian berriro ere Madril inguruko Palomeras Altasen lehenengo komunitate katekumenal ezagutu zuen eta Kiko Argüellok koordinatutako taldean sartu zen. Han Charles de Foucaulden ideiak jarraituz, pobreekin lanean aritu ziren.[1]

Bizitza osoan Carmen Hernándezek ez zituen ohorezko tituluak edo sariak onartu. Salbuespen bakarra 2015ean, Kiko Argüellorekin batera, jaso zuen Washington D. C-ko Amerikako Unibertsitate Katolikoaren honoris causa titulua izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]