Edukira joan

Carmen Verlichak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Verlichak
Bizitza
JaiotzaMadril, XX. mendea
Herrialdea Argentina
 Kroazia
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Argentina (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

Carmen Verlichak (Madril, XX. mendea) madrildar irakaslea eta idazlea da.[1]

Carmen Berlichak Madrilen jaio zen kroaziar jatorriko familia batean.[2] Argentinan bizi izan zen urte askoan. Letretako lizentziatura jaso zuen Argentinako Unibertsitate Katolikoan, Thomas Mannen La montaña mágica tesiarekin. 2021ean Kroaziako Zagreben bizi zen.[2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UCA eta UNTreF espezialitateetako irakaslea izan zen. Literatura aholkularia ere izan zen Liburutegi Nazionalean. Manuel Belgrano Museoko akademikoa da, eta, besteak beste, Buenos Airesko La Nación eta Kroaziako Vjesnik egunkarietako kolaboratzailea.[1][3]

Carmen Verlichak idazle eta kazetaria Argentinako Arte eta Komunikazio Zientzien Akademian sartu zen, 2019ko uztailaren 18an egindako ekitaldi batean.[4]

Idazle gisa erreferente ditu Stefan Zweig pertsonak eta garaiak birsortzean eta Marguerite Yourcenar, batez ere Adriano eleberriarekin.[5]

Besteak beste, lan hauexek egin ditu:[2]

  • Croacia desde el principio, 2021. Herrialdearen eta Egoitza Santuaren arteko harremanei buruzkoa.[2][6][7]
  • El genocidio de Bleiburg, 2020. Bigarren Mundu Gerraren amaieran kroaziarren sarraskia argitzeko.[2]
  • El cardenal Stepinac, el coraje de la fidelidad, 2013 (Zagrebeko artzapezpiku dohatsuari (1898-1960) buruzko datu originalak ematen ditu, totalitarismo nazi eta komunista jasan zituena, eta kanonizaziogaia)[2][6]
  • Croacia, cuadernos de un país, 2009[2]
  • Los croatas de la Argentina, 2004 eta 2006ko edizioak[2][8]
  • Edipo y sus hermanos / To je bilo ovako, gaztelaniazko eta kroazierazko edizioa, Krivodol Press argitaletxea, 2009.
  • Croacia, cuadernos de un país, Krivodol argitaletxea, 2009.
  • Crónicas de campo y pueblo, Krivodol argitaletxea, 2008.
  • Los croatas de la Argentina, Krivodol argitaletxea, 2004 eta 2006.[9]
  • María Josefa Ezcurra, el amor prohibido de Belgrano, Sudamericana argitaletxea 1998 eta 200 eta Krivodol Press argitaletxea, 2007.
  • Dos vascos por el mundo, knjiga putovanja, Krivodol Press argitaletxea, 1997.
  • Las Diosas de la Belle Époque, Atlántida argitaletxea, 1996.[10]
  • Mujeres de la imagen, Planeta argitaletxea, 1992.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Studia croatica Vesna Kukavica: Hrvati iz Argentine, 13. ožujka 2006.
  2. a b c d e f g h AICA.org.ar. «"Croacia desde el principio", nuevo libro de Carmen Verlichak - AICA.org» aica.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  3. Verlichak, Carmen. «A cien años de la Primera Guerra Mundial : estábamos tan eufóricos» Fundación Atlas.
  4. AICA.org.ar. «Carmen Verlichak en la Academia Argentina de Artes y Ciencias de la Comunicación - AICA.org» aica.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  5. Croatica, Studia. (2008-01-18). «Entrevista a Carmen Verlichak» Studia Croatica (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Carmen Verlichak en InfoCatólica» InfoCatólica (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  7. (Gaztelaniaz) Vrljicak, Carmen Verlichak. (2022-11-09). «Croacia desde el principio: Una mirada al último libro de Carmen Verlichak Vrljičak» Historia Hoy (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  8. Croatica, Studia. (2017-05-21). «Studia Croatica: Croatas de la Argentina - Libro de Carmen Verlichak Vrljičak - nueva versión» Studia Croatica (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Un libro rescata la historia de la inmigración croata en la Argentina» LA NACION 2004-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  10. Verlichak, Carmen. (2010). Las diosas de la Belle Époque y de los años locos. (2a ed.. argitaraldia) Krivodol Press ISBN 978-987-96510-4-9. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Službene stranice Web Carmen Verlichak
  • Studia croatica elkarrizketa Carmen Verlichakekin, Diario del Viajero delakoan argitaratua
  • Vjesnik» Argentinski Hrvati «Los croatas de la Argentina liburuari buruzko artikulua Vjesnik egunkarian, Zagreb, Kroazia
  • Croatia.org Carmen Verlichak Maria Josefa Ezcurra, El amor prohibido de Belgrano - 4. edition