Stefan Zweig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stefan Zweig
Stefan Zweig, Fundo Correio da Manhã - 3 (cropped).tif
Bizitza
JaiotzaViena1881eko azaroaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
 Austria-Hungariako Inperioa
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Talde etnikoaAustriarra
HeriotzaPetrópolis1942ko otsailaren 22a (60 urte)
Hobiratze lekuaBrasil
Heriotza moduasuizidioa: pozoitzea
Familia
AitaMoritz Zweig
AmaIda Zweig
Ezkontidea(k)Friderike Maria Zweig (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Tesi zuzendariaFriedrich Jodl (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, kazetaria, antzerkigilea, poeta, literatura-kritikaria, historialaria, biografoa, eleberrigilea, prosalaria eta saiakeragilea
Lantokia(k)Viena
Berlin
Salzburgo eta Rio de Janeiro
Lan nabarmenakThe Royal Game (en) Itzuli
The World of Yesterday (en) Itzuli
Letter from an Unknown Woman (en) Itzuli
The Post Office Girl (en) Itzuli
Beware of Pity (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakSigmund Freud
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0959003 Allocine: 69710 Allmovie: p218958 IBDB: 9757
Spotify: 1itLiqK37yVFnVcPLxTJCj iTunes: 1301073128 Musicbrainz: 554180e0-5e8c-431b-a541-46447aa99d45 Discogs: 648500 IMSLP: Category:Zweig,_Stefan Find a Grave: 19895 Deezer: 1237009 Edit the value on Wikidata
Stefan Zweig Signature 1927.svg

Stefan Zweig (Viena, Austria, 1881eko azaroaren 28aPetrópolis, Brasil, 1942ko otsailaren 22a) eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta biografo austriarra zen. Idazlerik ezagunenetako bat izan zen Europan XX. mendeko lehen erdian, salmenta handiko liburu ugari idatzi zituelako. Goi mailako hezkuntza jaso zuen, eta gogor egin zuen lan bakearen alde. Judua zenez, alde egin behar izan zuen Austriatik. Urteetan, ahaztu samar egon da, baina azkenaldian liburu asko berrargitaratu zaizkio. Euskaraz ere hiru lan itzuli zaizkio.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stefan Zweig Vienan jaio zen, familia judu aberats batean. Aita Moritz Zweig izan zen, ehungintzako industriagizon aberats bat; ama, berriz, Ida Brettauer Zweig, bankari italiarren familia batekoa. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, eta hor doktore egin zen Filosofian. Literatura ikasketak egin zituen eta, horri esker, Viena Gaztea taldeko abangoardiako literaturagileekin harremanak egin zituen. Hala ere, literaturan itzultzaile gisa hasi zen, Baudelaire eta Verhaeren lanak itzultzen.

Erlijioa ez zen izan oinarrizkoa haren bizitzan: “Nire gurasoak jaiotzako txiripaz ziren juduak”, adierazi zuen berak. Nahiz eta bere saioak Neue Freie Presse argitaletxeak argitaratu zituen (hango editorea Theodor Herzl buruzagi sionista zen), nazionalismo juduak ez zuen sekula erakarri.

Lehen Mundu Gerran jarrera bakezalea hartu zuen, Romain Rolland idazle frantziarrarekin batera. Bion artean dei zabala egin zieten munduko intelektualei, bakearen alde egin zezaten. Bakezale izan zen bere bizitza osoan, eta Europaren batasuna aldarrikatu zuen naziak agintera iritsi aurretik. Garai hartan Suitzara joan zen bizi izatera, eta han gerra berriemaile gisa egin zuen lan Vienako prentsa librearentzat eta baita Hungariako zenbait egunkarirentzat ere. Lagun ospetsuak zituen, tartean Hermann Hesse eta Pierre Jean Jouve, eta horiei esker argitaratu zituen bere iritzi bakezaleak garai hartako Europa zurrunbilotsuan.

1918an Austriara itzuli zen, Salzburgera, eta han haren lanaren miresle batekin ezkondu, Friderike Maria Burger von Winternitz andereñoarekin. Intelektual konprometitua zenez, gogor kritikatu zuen garai hartako mendeku giroa. Horretaz guztiaz bere lanetan idatzi zuen. Garai hartan ezagutu zituen Thomas Mann eta Max Reinhardt.

1928an Sobiet Batasunera joan zen.

1930ean Albert Einstein bisitatu zuen Princetongo deserrian. Haren lagunen artean Maksim Gorki, Rainer Maria Rilke, Auguste Rodin eta Arturo Toscanini ziren.

1934an ihes egin zuen Austriatik, Hitler agintera iritsi bezain laster. Richard Strauss musikagileak gogor defendatu zuen Zweig, eta uko egin zion haren izena kentzeari Die schweigsame Frau ("Emakume isila") operaren afixatik. Hori zela-eta, Hitler ez zen joan opera horren estreinaldira, eta hiru emanaldiren ostean, erabat debekatu zuen.

1936an naziek haren liburuak Alemanian debekatu egin zituzten.

1938an emazteagandik bereizi egin zen.

1939an berriro ezkondu zen, Charlotte Elisabeth Altmann andereñoarekin. Denbora batez, Zweig Ingalaterran bizi izan zen, Bathen eta Londresen, AEBetara joan aurretik.

1941ean Brasilera joan zen.

1942an berak eta bere bigarren emazteak bere buruaz beste egin zuten Petrepolis hirian, Brasilen, etsiak jota Europako kultura desagertzear zegoelakoan. “Uste dut hobe dela garaiz amaitzea eta zutik, mundu batean non lan intelektuala bozkariorik garbiena izan dudan eta pertsonen askatasuna Lurreko ondasunik garaiena”, idatzi zuen.

1943an, hil eta gero, haren oroitzapen liburua argitaratu zen, Die Welt von Gestern ("Atzoko mundua") izenburuarekin.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stefan Zweig idazle ospetsua zen 1920 eta 1930 hamarraldietan. Gaur egun, oraindik nahiko ezaguna da Europako hainbat herrialdetan, eta zenbait lekutan, haren lanak berriro argitaratzen ari dira, hala nola euskaraz, Alberdania eta Igela argitaletxeen eskutik.

Batez ere nobelagile moduan ezaguna da (nabarmentzekoak dira "The Royal Game", "Amok", "Beware of Pity" eta "Confusion of Feelings") eta biografo gisa (bereziki, "Erasmo Rotterdamekoa" eta "Mary, Eskoziako eta Uharteetako erregina"). Garai batean, giro antialemaniarra zela-eta, haren lanak Stephen Branch ezizenarekin argitaratu ziren ingelesez, alegia, haren izen-deituren itzulpenarekin. Marie-Antoinette erreginaren gainean egin zuen biografiarekin film bat egin zuten Hollywooden, Norma Shearer aktorearekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia amaitu barik dago. Informazio gehiagorako, jo Wikipediara[Betiko hautsitako esteka].

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko sokak, 1901

Fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burning Secret
  • Kaleidoskopioa, kontakizun laburrak.
  • Izarra basopean, 1903
  • Bizitzaren mirariak, 1903
  • Elurretan, 1904
  • Erika Ewalden maitea, 1904
  • Ibilaldia, 1904
  • Gurutzea
  • Leporella
  • Amok edo Malasiako eroa, 1922
  • Betiereko anaiaren begiak, 1922
  • Sentimenduen nahasmena, 1926
  • Emakume ezezagun baten gutuna, 1927
  • Buchmendel, 1929
  • Gizateriaren une ikusgarriak,
  • Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan, 1929
  • Erruki arriskutsua, 1939
  • Xake nobela, 1941 (Schachnovelle), haren eleberririk ospetsuena, gizon batek xakeaz duen obsesioaz, Gestapok preso zeukala garatua.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Émile Verhaeren, 1910
  • Fouché, jenio iluna, 1929
  • Mental Healers, (Franz Mesmer, Mary Baker Eddy, Sigmund Freud),1932
  • María Antonieta, 1932
  • María Estuardo, 1934
  • Erasmo, 1934
  • Itsasoetako konkistatzailea: Magallaesen historia, 1938
  • Romain Rolland: gizona eta bere lana, 1921
  • Paul Verlaine
  • Hiru maisu: Balzac, Dickens, Dostoievski.
  • Castalión Calvinoren kontra, Kontzientzia indarkeriaren kontra
  • Nahasmena
  • Deabruaren kontrako gudua, Höldering, Kleist, Nietzsche

Itzulpenak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stefan Zweig Aldatu lotura Wikidatan