Edukira joan

Caroline Lexow Babcock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caroline Lexow Babcock
Bizitza
JaiotzaNyack1882ko otsailaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1980ko martxoaren 8a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
Jarduerak
Jardueraksufragista

Caroline Lexow Babcock (Nyack, AEB, 1882ko otsailaren 5a1980ko martxoaren 8a) estatubatuar bakezalea eta sufragista izan zen, Emakumearen Bakearen Batasunaren sortzaileetako bat eta Emakumearen Alderdi Nazionalaren idazkari exekutiboa 1938tik 1946ra.

Haurtzaroa eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caroline Lexow 1882an jaio zen Nyack-en, New York-en, Clarence Lexow abokatu eta legegilearen alaba, LexowCommittee ustelkeriaren aurkako Batzordearen eta Katherine Morton ohiaren ikerketagatik ezaguna. Caroline-n aitona Rudolph Lexow idazle eta editore alemaniar-estatubatuar ospetsua zen.[1]Carolinek Barnard College-n ikasi zuen eta 1904an graduatu zen.[2]

Ibilbidea eta aktibismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caroline Lexow unibertsitatea ondoren, sufragioaren mugimenduan denbora osoz aktibatu zen, Harriot Stanton Blatch-i Emakumeen Batasun Politikoaren kudeaketan laguntzen zion idazkari exekutibo gisa, New York-eko Unibersitateko Sufragio Parekidearen Ligako presidente gisa eta Unibersitate Nazionaleko Sufragio Parekidearen Ligako idazkari exekutibo gisa. "Nire graduazio egunean", esan zion publikoari 1909an sufragioaren antolatzaile gisa ibili zen bitartean, "Aktiboki interesatu nintzen sufragioaren eta Ligako kide baten lanaz, eta irabazi arte nire denbora gehiena kausari eskaintzea espero dut".

1921ean, Emakumearen Bakearen Elkartetiko kideetako bat izan zen Babcock, eta alde egin zuen Emakumearen Bakearen Batasuna hasteko. Urte horretan bertan, emakumeentzako bake martxa bat gidatu zuen New York hirian. Babcock-ek eta Elinor Byrns-ek zuzenketa konstituzional bat idatzi zuten, eta bertan gerrarako deklaratzeko edo prestatzeko boterea AEBko Kongresuko botereetatik kentzea eskatzen zuten. Berak Boy Scout-ak sartu zituen bere helburuen artean, "gerrarako haurreskola bat" deituz.

Babcock eta Byrns-ek denborarekin mendebaldeko hemisferioko Emakumearen Bakearen Batasuna eraiki zuten eta elkarte berriaren plataforma baldintzagabeko erresistentziarik ezetzaren ideiaren inguruan antolatu zuten. Emakume biontzat, ideia hori indarkeria gaitzesteaz gain, gerra oro erabat arbuiatzea esan nahi zuen, eta gerran parte hartzeari uko egitea, baita laguntzeko gaitasun bati ere. Biek Kanadan eta Latinoamerikan kideak bilatu zituzten, aktibisten artean euren ikuspegi bakezale hautsiezina onartzen zutenak. Lehenengo munduko gerraren giza sarraskia artean fresko euren buruan, Bakearen Batasunako kideak baietsi zuten "inoiz ez laguntzea ezta zehapetu gerrarik ere, ez erasokor ez defentsiboki, nazioartekoa zein zibila, ez munizioak egiten ez manipulatzen, gerra-maileguak eskatzen, euren lana erabiltzen beste batzuk aske izteko gerra zerbitzurako, edozein elkarte gerra babestu edo parkatzen duena diruz zein lanaz."[3]

Caroline Lexow Babcock Amerikako Jaiotzak Kontrolatzeko Federazioko Batzorde Exekutiboan eta zuzendaritza batzordean egon zen.[4]

Bere azken urteetan, Babcock-ek berdintasunaren alde borraka egin zuen. Bere zortzigarren hamarkadan ondo sartuta, Emakumeen Elkarte Nazional berrian kide egin zen 1960eko hamarkadan. Berak jaiotzaren kontrolaren proposatzaile jarraitu zen eta zalantza gabeko bake eta justizia sozialaren defendatzaile izaten, Estatu Batuetan heriotza-zigorra debekatzeko ahaleginak barne.[3]

Bizitza pertsonala eta legatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caroline Lexow, Philip Westerly Babcock-ekin ezkondu zen 1915ean.[5] Hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin, Caroline, Philip eta Katharine. Caroline Lexow Babcock 1980an hil zen, Eskubide Berdintasunaren Zuzenketa babesten zuen botoi bat jantzita ondino.[6] Nyack-en Rockland-eko konderriko Oak Hill kanposantuan lurperatuta dago.[7]

Caroline L. Babcock-en artikuluak Olive E. Hurlburt-en artikuluekin artxibatuta daude Arthur eta Elizabeth Schlesinger-en Liburutegian Estatu Batuetako emakumeen historiari buruz Harvard-eko Unibertsitatean.[8] Babcock-en beste gutun multzo esanguratsu bat VassarCollege-n Harriot Stanton Blatch bilduman dago.[9]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Caroline Lexow Babcock izeneko sari bat dago Rockland Konderriko Emakumearentzako Erakunde Nazionalak ematen duena.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]