Carrickfergus (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carrickfergus (abestia)
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaIrlanda
Ezaugarriak

Carrickfergus Irlandako abesti herrikoi eta ezagun bat da. Izena Ipar Irlandako Antrim konderrian dagoen Carrickfergus udalerriari zor dio.

Abestiaren jatorri zehatza ez dago garbi, badirudi XVIII. mendeko Cathal Buí Mac Giolla Ghunna olerkaria egiletzat jo ohi den irlanderazko "Do bhí bean uasal" ("Bazen behin jauntxo bat") abestian oinarritua dagoela.

Abestia XIX. mendean Cork hiriko bertso-paper batean lehenbizikoz agertu zen. Irlanderazko abestiaren hitzen gaia adarrak ipini dizkioten gizon bati buruzko tonuz igotako umorezko istorio pikaroa da. Aldiz, ondorengo ingelesezko bertsioaren gaia oso bestelakoa eta erabat nostalgikoa eta serioa da, bai eta ezagunena eta hedatuena ere. Ondoren, Iraultza Industrialarekin batera kokapena hegoaldeko Cork hiritik gaur egungo iparralde Carrickfergus udalerrira lekualdatu zen. Ingelesezko bertsioa Corktarren eta Carrickfergustarrek elkarrekin batera sortutako hitzak izatea baliteke.

Gaur egun nagusiki Irlandako baina baita beste herrialde anglosaxoi bartzuetako abeslari eta musika taldeek jo ohi duten abesti ezaguna da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]