Casse-toi, pauv' con !

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Nicolas Sarkozyren aurkako eslogana, agurra eman nahi ez zion hiritar bati adierazitako hitzak errepikatzen dituena.

Casse-toi, pauv' con ! frantsesezko esaldia, euskaraz "Utikan, ergel hori!", Nicolas Sarkozy, 2008ko otsailaren 23an, Frantziako presidentea zelarik, Parisko Nazioarteko Nekazaritza Azokan adierazi zuen biraoa izan zen, bostekoak banatzen zituen bitartean, identifikatu gabeko pertsona batek bostekoa errefusatu eta "Ah non, ne me touche pas ! Tu me salis !" (euskaraz, "A ez, ez ukitu! Zikindu egiten nauk eta!") adierazi ondoren botatakoa. Kazetari batek eszena biodeoz jaso eta telebistaz eta Internetez zabaldu zenez, bideo birala bilakatu zen. Presidentearen hitz horiek polemika bizia sortu zuten, presidente batek hiritar bati horrelako hitzak adieraztea zilegi ote zen eztabaidatuz. Gerora, esaldia Sarkozyren aurkako eslogan politikoa bilakatu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.