Cat Hobaiter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cat Hobaiter
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaSt Andrews Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, zientzialaria eta primatologist (en) Itzuli
Lantokia(k)Budongo Forest (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)St Andrews Unibertsitatea
KidetzaInternational Primatological Society (en) Itzuli
risweb.st-andrews.ac.uk:443…

Catherine Hobaiter primatologo britainiarra da, Ugandako basoetako txinpantzeen jokabide soziala aztertzen duena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan jaio bazen ere haurtzaroan Libanon bizi izan zen eta oraindik haurra zela Erresuma Batura itzuli zen. Edinburgoko Unibertsitatean Biologia ikasketak egin zituen eta St Andrews Unibertsitatean egin zuen doktoretza 2011n.

St Andrews unibertsitatean 2013an plaza finkoa eskuratu zuen[1] baina denboraldi luzeak egiten ditu Ugandan. Budongo Erreserbako babuinoak aztertzen hasi zen[2] baina berehala ekin zion gorilak eta batez ere txinpantzeak ikertzeari[3].

2016an Nazioareko Primatologia Elkarteko lehendakari orde izendatu zuten. BBC Radio 4 kateko haainbat programatan agertu da; The Life Scientific (2018)[3] eta The Infinite Monkey Cage (2020) esate baterako.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990. hamarkadatik gizakiarekin egotera ohiturik dagoen Spnso txinpatze taldearekin egin zuen lan bereziki[3]. Primate handiek naturan elkar komunikatzeko darabilten keinuak ikertzen ditu Cat Hobaiterrek. Hauek erabiltzen dituzten 80 keinu zerrendatu eta deskrbatu ditu[4]. Keinu hauetako batzuk gizakiok ere erraz ulertzen ditugu[5]. Basatiagoa den Waibira txinpantze taldea ere ikertzen du, talde bien arteko konparaketak egin ahal izateko.

Ikerketaren helburua giza komunikazioaren eboluzioa aztertzea bada ere, nahiko zaila da loturak aurkitzea. Baina giza haurrek egiten dituzten keinuekin alderatu daitezke txinpantzeek egiten dituztenak[3].

Egindako grabaketek erakutsi dituzte bestelako aurkikuntzak ere, esate baterako ur edateko baliatzen dituzten tresna berriak[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Cat Hobaiter - University of St Andrews» risweb.st-andrews.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  2. «Budongo Home Page» Budongo Conservation Field Station - BCFS (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  3. a b c d (Ingelesez) «BBC Radio 4 - The Life Scientific, Cat Hobaiter on communication in apes» BBC (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  4. (Ingelesez) «The Great Ape Dictionary» The Great Ape Dictionary (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  5. (Ingelesez) St, University of; rews. «Online test reveals if humans instinctively understand apes» phys.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  6. (Ingelesez) «Chimps with tools: Wild ape culture caught on camera» BBC News 2014-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]