Catalina Lercaro
Catalina Lercaro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Cristóbal de La Laguna, XVI. mendea |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | San Cristóbal de La Laguna, XVI. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Catalina Lercaro (XVI. mendea) Kanariar uhartetan jaiotako emakumea zen. Haren familiak, Lercarotarrak, Italian zuen jatorria eta San Cristóbal de La Laguna, Tenerife uhartean, izen handia izan zuen. Gaur egun, Catalina Kanariar Uhartetako mamu ezagunena da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lercaro familia Genovako merkatariak ziren. Teneriferen konkista ondoren uharte horretan lekuratu ziren. Familiaren alaba, Catalina, aberats zahar batekin ezkontzera behartu zuten. Baina Catalina gizon harekin ez zegoen gusturaz eta ezkontzaren egun berean buruaz beste egitea deliberatu zuen. Eta horrela egin zuen, jauregiaren putzuan haren burua botaz.[2] Gaur egun, 1993tik, etxe horretan La Lagunako Tenerifeko Historia Museoa dago. Ondoren, Lercarotarrak La Orotavara joan ziren bizitzera
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairaren arabera neskaren gorpua etxeko gela batean lurperatuta dago[3] zeren eta elizak hilerrian lurperatzearen aurka baitzegoen (bere buruaz beste egiten zutenak ezin ziren lur bedeinkatuan lurperatu). Geroztik, herriaren esanetan, etxe horretan gauza arraroak gertatzen dira: zaratak entzuten dira, argiak ikusten dira, aire bufadak nabarmenak dira... Askoren ustez, Catalinaren mamuak eraikuntzan jarraitzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Unibertsitateko ikertzaileen iritzia.