Genova

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Genova
Italiako udalerria
Genova-DSCF7470.JPG
Stemma di Genova.svg
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Liguria
Probintzia Metropolitan City of Genoa
Postakodea 16121–16167
ISTAT kodea 010025
Geografia
Koordenatuak 44° 24′ 40″ N, 8° 55′ 58″ E / 44.411156°N,8.932661°E / 44.411156; 8.932661Koordenatuak: 44° 24′ 40″ N, 8° 55′ 58″ E / 44.411156°N,8.932661°E / 44.411156; 8.932661
Map of comune of Genoa (metropolitan city of Genoa, region Liguria, Italy).svg
Genova hemen kokatua: Italia
Genova
Genova
Garaiera 20±1 metro m.
Eremua 240,29 km²
Demografia
Biztanleria 586.180 biztanle
Dentsitatea 2.439,47 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea D969
Telefono aurrizkia 010
Sailkapen sismikoa 34  
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Genova[1] (italieraz Genova, genoveraz Zena) Italiako iparraldeko hiria da, Liguria eskualdeko hiriburua eta Italiako itsas portu garrantzitsuenetakoa. Halaber, herrialde osoko seigarren hiririk populatuena da, 607.771 biztanle zituen 2010ean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Genoa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.5 12.2 14.6 16.8 20.5 23.9 27.3 27.7 24.4 20.0 15.1 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.5 9.1 11.4 13.7 17.4 20.8 24.1 24.4 21.1 16.9 12.2 9.5 15.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.5 6.0 8.2 10.5 14.2 17.6 20.9 21.0 17.9 13.8 9.2 6.5 12.6
Euria (mm) 101.8 74.0 81.7 88.0 72.4 58.2 24.2 69.3 136.4 171.3 108.8 93.1 1079.2
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 7.7 5.6 6.9 8.1 7.0 5.0 2.8 5.0 6.0 8.0 7.1 6.5 75.7
Eguzki orduak 117.8 130.5 158.1 192.0 220.1 246.0 294.5 266.6 201.0 173.6 111.0 111.6 2222.8
Iturria: Servizio Meteorologico,[2] data of sunshine hours[3]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutia Biztanleria (guztiarekiko %a) Quarters included
Centro-Est 91.402 (%15,0) Pré, Molo, Maddalena, Oregina, Lagaccio, San Nicola, Castelletto, Manin, San Vincenzo, Carignano
Centro-Ovest 66.626 (%10,9) Sampierdarena, Campasso, San Teodoro, San Bartolomeo
Bassa Val Bisagno 78.791 (%12,9) San Fruttuoso, Marassi, Quezzi
Media Val Bisagno 58.742 (%9,6) Staglieno, Sant'Eusebio, San Gottardo, Molassana, Struppa
Valpolcevera 62.492 (%10,3) Borzoli, Fegino, Certosa, Rivarolo, Teglia, Begato, Bolzaneto, Morego, San Quirico, Pontedecimo
Medio Ponente 61.810 (%10,1) Sestri, Cornigliano, Campi
Ponente 63.027 (%10,3) Crevari, Voltri, Palmaro, Prà, Pegli, Multedo
Medio Levante 61.759 (%10,1) Foce, Brignole, Albaro, San Martino, San Giuliano, Lido, Puggia
Levante 66.155 (%10,8) Sturla, Quarto, Quinto, Nervi, Bavari, San Desiderio, Borgoratti

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. III. mendean Genua Erromaren aliatu izan zen. Gerora, Genoa (K.a. 200), heruloen, godoen, bizantziarren eta lombardiarren esku egon ondoren, Karlomagnok hartu zuen.

XI. mendean, Pisako herritarrekin bat eginda, musulmanen kontra borrokatu ziren genoarrak, eta Sardiniatik bota zituzten. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen hiriak. Guelfoen eta gibelinoen arteko gerran familia handien arteko borrokak izan ziren bertan. Gurutzadetan Sortaldean eta Konstantinoplako inperioan lurralde berriak eskuratu zituen hiriak. 1261ean Venezia menderatu zuen, eta 1284. urtean Pisa, Korsika eta Sardinia. Veneziaren etsai izaki, Migel VIII.a enperadoreak merkataritzara abantaila handiak lortu zituen Esmirnan eta Konstantinoplan (1261).

Merkatu gehiago eskuratu zituen Egeo itsasoan XV. eta XVI. mendeetan, era horretan Itsaso Beltzean salerosketan aritzeko bideak irekiz. 1376etik 1381era Chioggiako gerra izan zuen Veneziarekin, eta honek kendu zion Genoari itsasoko nagusigoa. Konstantinopla erori zenean (1453) Sartaldeko lurraldeak galdu zituen, eta merkataritza ere gutxitu zen. Andrea Doriak 1528an Karlos V.arekin hitzarmena egin eta konstituzio berria ezarri zion hiriari.

Luis XIV.aren aginduz bonbardatua izan zen 1684an, eta austriarren mende geratu zen 1746an. 1796an Frantziak hartu eta Liguriako errepublikako hiri bihurtu zen 1797an.

1805ean Frantziari itsatsita zegoela, 1815eko Vienako Batzarrak Piemonte-Sardiniari eman zion Genoa; 1861ean Italiako erresuman sartu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako portu nagusia da eta Europako garrantzitsuenetako bat, Piemonteko eta Lonbardiako irtenbide naturala baita. Horrez gainera, ontziolak, burdindegiak, petrokimika industriak eta findegiak daude.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrari plaza.

Antzinako hirian Errenazimentu garaiko jauregi bikainak ditu, gaur museo bihurtuak: Erregearen jauregia (1650), Pallavicini, Jauregi Gorria, Jauregi Zuria eta udaletxea. Elizak: Deikundekoa, 987an egina eta 1307an eraberritua, San Joan Bataiatzailearen kapera bikaina barruan duena; Santa Maria de Carignano (1100), San Donato, San Mateo eta San Esteban. Hortaz, hauek dira Genovako ondasun nabarmenak:

  • Portu Zaharra edo Porto Antico, Renzo Piano arkitektoak eraldatua. Bertan Aquariuma dago, Europako handiena
  • Lanterna itsasargia, 117 m ditu eta XVI. mendekoa da, oraindik funtzionatzen duen munduko zaharrenetarikoa
  • Palazzo San Giorgio
  • Loggia dei Banchieri Burtsa zaharra
  • Duomo di San Lorenzo katedrala, bertan Joan Bataiatzailea lurperatua omen dago
  • Palazzo Ducale
  • Via Garibaldi edo antzina Strada Nuova, hainbat jauregirekin (Palazzo Grimaldi-Doria Tursi, Palazzo della Meridiana, Palazzo Bianco, Palazzo Rosso)
  • Piazza de Ferrari eta Via XX Settembre, bertan dago Aldo Rossi arkitektoaren opera
  • Alde Zaharreko kalexkak (i vicoli)
  • Staglienoko hilerri monumentala

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Genova Aldatu lotura Wikidatan