Cava di Tirreniko Hirutasun Santuaren lurralde abadia

Koordenatuak: 40°40′56″N 14°41′27″E / 40.6822°N 14.6908°E / 40.6822; 14.6908
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cava di Tirreniko Hirutasun Santuaren lurralde abadia
Ecclesiastical Province of Salerno - Campagna - Acerno
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Campania
ProbintziaSalernoko probintzia
Italiako udalerriCava de' Tirreni
Koordenatuak40°40′56″N 14°41′27″E / 40.6822°N 14.6908°E / 40.6822; 14.6908
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1394
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Azalera1 km²
Webgune ofiziala

Cava di Tirreniko Hirutasun Santuaren abadia (italieraz: Abbazia territoriale di Santissima Trinità di Cava de' Tirreni; latinez: Abbatia Territorialis Sanctissimae Trinitatis Cavensis) Italiako Salerno probintziako Cava de 'Tirreni udalerrian dagoen beneditar abadia bat da. Askotan, Cavako abadia deitzen zaio, kobazulo batean dagoelako[1].

XI. mendean sortu zen eta 1394an lurraldeko abadetxearen mailara igo zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1011: San Alferioren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavako abadiaren sortzailea Alferio Pappacarbone izan zen, Clunyko abadian sortutako jatorri lonbardiarreko Salernoko noblea, 1011n Arsiccia haitzulo handira erretiratu zena ermitau bizitza bat igarotzeko, honek dizipulu asko erakarri zituelarik monasterio txiki bat eraikitzeko, egungo abadiaren jatorrizko gunea[2].

XI.-XIII. mendeak: abade santuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadiaren lehen hiru mendeetako abadeek distira eman zioten abadiari, lehen laurek Elizak onartutako santu izendapena lortuz (Alferio, Leone, Pietro eta Costabile), eta hurrengoetatik zortzi dohatsu bezala onartuak izan zirelarik (Simeone, Falcone, Marino, Benincasa, Pietro II, Balsamo, Leonardo eta Leone II).

Horien artean San Pedro I.a zegoen, Alferioren biloba, monasterioa nabarmen handitu zuena eta irismen handiko kongregazio monastiko bat sortu zuena, Ordo Cavensis (Cavaren Ordena), Italiako hegoalde osoan banatutako ehunka eliza eta monasterio zituena. Honek, bere eragina, penintsulako hegoaldean zehar hedatu zuen, Salernoko printzeen mesederako. 3.000 monje baino gehiagok jaso zuten San Pedroren abitoa. Urbano II Aita Santuak, 1092an Clunyn ezagutu zuena, abadia bisitatu eta basilika sagaratu zuen.

Printzeek eta jaunek lur haien jabetza edo haien gaineko eskubideak eskaini zituzten. Aita Santuak elizbarruti bihurtu zuen, eta, beraz, abadea, gainera, apezpiku izatera pasa zen, gainera, salbuespen pribilegioa emanez. Honela, Cavako abadeak, Aita Santuaren mende bakarrik zegoen jurisdikzio espiritual bat izatera iritsi zen, abadiak ahalmena zuen lur eta elizetan. Bere aldetik, Cava aita santuen gotorleku bat zen, non hauek erabateko konfiantza zuten, aita santuen aurkako espetxe bezala erabiltzeraino.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «Abbazia territoriale della Santissima Trinità, Cava dei Tirreni» inCampania (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. (Italieraz) «Cenni storici» Badia di Cava de' Tirreni (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).