Ceantar na nOileán

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ceantar na nOileán, euskaraz: «Uhartearen Barrutia», Irlandako Galway konderriaren mendebaldean dagoen Gaeltacht eremuko irlandera hiztunen barruti bat da. Galway hiritik mendebaldera dago eta 2.000 biztanle inguruk osatzen dute.

2016an, 3 urtez gorako eta heziketa sistematik kanpo eguneroko irlandera hiztunak biztanlegoaren %71.7a (1,474) zen.

Uharteak lur lehorrera zubi batez elkarlotuak daude. Uharte nagusiak Leitir Móir, Garmna eta Leitir Mealláin dira. Eremua irlandera eta kultura gaelikoaren usadioan oparoa da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogibide edo diru etekin gehienak nagusiki arrantza eta turismoari lotuak daude. Lursailak ez dir oso oparoak eta bertako biztanleak beti itsasoarekin lotura sendoa izan dute. Antzinatik uharte guztietan itsas belarren sektoreak garrantzia handia izan du, bereziki iodoaren ekoizpenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]