Ceferina Fontellas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ceferina Fontellas

Bizitza
JaiotzaBeuntza, 1930
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaIruñea2015eko iraila (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakliburu-saltzailea

Ceferina Fontellas Campezo (Beuntza, Nafarroa Garaia, 1930Iruñea, Nafarroa Garaia, 2015eko iraila) euskararen aldeko ekintzailea izan zen. 1950etik aurrera, Iruñean euskaldunen erreferentzia izan zen Abarzuza liburu-dendaren gidari izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferina Fontellas Iruñeko Umezurztegian sortu, eta Beuntzan hazi zen, zazpi anai arrebekin batera. Ama Arraratsekoa zuen, eta aita Beuntzakoa, biak euskaldunak. Txikitatik lan gogorretan aritua —aita ikazkinarekin, kasu—, Montxo Armendarizen Carboneros de Navarra («Nafarroako ikazkinak») dokumentalean euskaraz mintzatu zen ikazkin lanei buruz.

Iruñera bizi izatera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urterekin Iruñera joan zen neskame lan egitera. Euskaldun hutsa izateagatik bere burua baztertua ikusi zuelarik, han ikasi zuen gaztelania. Hala ere, euskara ahal zuen guztietan erabiltzen jarraitu zuen: Iruñeko autobus-geltokira joan ohi zen, Beuntzako bidaiariekin euskaraz aritzera.

Udal-atezain Andrés Abárzuza alargunaren etxean zerbitzari ari zela, Victor Abarzuza semearekin ezkondu zen. Kale Nagusian bizi izan zen, eta bost seme-alaba izan zituzten. Oso gazte alargun geratu zelarik, askotariko lanak egin zituen familia aurrera ateratzeko.[1][2]

Victorrek ireki zuen, Iruñeko Alde Zaharrean, Abarzuza liburu-denda.[3]

Liburu-saltzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferina erretiratzean, haren alaba Martzelak hartu zuen Abarzuza liburu-dendaren ardura. Irudian, Martzela eta Abarzuza liburu-denda.

1950etik aurrera, Abarzuza liburu-dendaren arduraduna izan zen. Euskara hedatu nahian, euskal liburuak saltzen zituen, diktadura garaiko debekuak eta mehatxuen gainetik. Ikastoletan erabilitako Saioka liburuak saltzen lehena izan zen, inolako irabazirik gabe. Denda topagune bihurtu zen intelektual eta euskaltzaleentzat Nafarroan, eta bertara joaten ziren adibidez Patxi Larrainzar, Jose Maria Satrustegi, Miguel Sánchez-Ostiz eta Aita Damaso Inza. Ceferinak erretiroa hartuta, alaba Martzelak hartu zuen Santo Domingo kaleko liburu-dendaren ardura.[4][3][5]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[6][7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]