Patxi Larrainzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau idazle eta apaizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larraintzar (argipena)».
Patxi Larrainzar
Bizitza
Izen osoa Francisco Javier Larrainzar Andueza
Jaiotza Errezu1934ko irailaren 21a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1991ko martxoaren 12a (56 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta idazlea

Patxi Larrainzar Andueza[1] (Errezu, Deierri, 1934ko irailaren 21 - Iruñea, 1991ko martxoaren 12) Euskal Herriko apaiz eta espainierazko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deierriko Errezun jaioa, Frumencio izeneko anaia bikia du; jaiotzean ama hil zitzaien. Umetan orduan hazten ari zen Iruñeko auzoa den Arrotxapean bizi izan zen. Ikasketak hiriburuko Seminarioan eta Aita Santuaren Comillasko Unibertsitatean egin zituen. Apaiz bihurtuta, jaioterriko apaiz eta Irunberriko laguntzaile aritu zen Txilera joan baino lehen. Han Santiagoko Unibertsitate Katolikoan irakasle lanetan ibili zen.

Nafarroara itzuli eta Lergara bidali zuten apaiz eta gero bizitokia izan zuen Arrotxapeara. Oso popularra izan zen eta kristautasun aurrerakoiaren eta abertzaletasunaren defendatzailea zenez sarritan, frankismotik hasita, arazoak izan zituen eliza katolikoaren jerarkiarekin[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainieraz idatzi zituen lan ugari; gehienek Nafarroa Garaiko egoera politiko-soziala, Iruñea edota erlijio katolikoaz zuen iksupegia jorratzen dituzte. Haietako bost Txalapartak argitaratu ditu.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La provocación (1997)
  • Pecados veniales de un cura asilvestrado (1995).
  • Diario suburbano de Pamplona (1993).
  • El desertor (1993).
  • Adiós Monseñor (1992).
  • Pega, pero escucha (1990).
  • Pamplona se hunde y otros chandríos (1990).
  • Crónicas secretas del nuevo reino de Navarra (1986).
  • Es peligroso creer en Dios (1969). Txilen idatzita.

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carlismo y música celestial (1979).
  • Navarra sola o con leche(1979).
  • Pampilonia circus (1989).
  • Pamplona detrás del telón.
  • Utrimque Roditur.
  • Ensayo general para la conquista del cotarro; Opus Deiri buruz[3].

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apuntes históricos sobre la Rochapea (1981).

Bere omenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrotxapeako D ereduko eskola publikoari "Patxi Larrainzar Herri Ikastetxea" izena jarri zioten[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaraz Larrainzar eta ez Euskaltzaindiak aholkatutako Larraintzar idatzi izan da eta hala izendatu dute bere omenez Arrotxapean dagoen eskola.
  2. Ezaugarriak bere omenezko blogean.
  3. Antzezlanak blogean.
  4. Patxilarrainzar.com.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]