Edukira joan

Kapok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ceiba pentandra» orritik birbideratua)
Kapok
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
GeneroaCeiba
Espeziea Ceiba pentandra
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakkapok (en) Itzuli eta ceiba wood (en) Itzuli
BasionimoaBombax pentandrum

Kapoka (Ceiba pentandra) Malvaceae (subfamilia Bombacaceae) familiako zuhaitza da, jatorriz Erdialdeko Amerikakoa. 60-70 metroko altuera izatera irits daiteke. Zuntza egiteko landatzen da klima tropikaletako eskualdeetan. Landare hau oso garrantzitsua da Maien kulturan. Landare honek ematen duen ilezko zuntzari ere kapok edo Javako kotoia esaten zaio.

Kapokaren fruituak.

Zuhaitzak gainalde zabala du, enborra oso handia, eta palmondoaren antzeko hostoak. Zuntz distiratsua du, horixka eta arina, eta ligninaz eta zelulosaz dago osatua. Zuhaitz helduak ehunka leka ematen ditu (15 cm luze dira), zuntzezko haziz beteak. Lekak bildu eta mailuz zabaltzen dira, eta ondoren leka barruan dagoen haziak aske uzten du zuntza.

Asian eta Indonesian hazten da, eta Javako merkataritza gai nagusia da.

Zuntzaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntza hauskorra da, ez elastikoa. Jantzietako betegarrietarako, burukoetarako, lastairetarako eta ebakuntzetan kotoiaren ordezko gisa erabiltzen da. Plastikozko zuntzak eta goma harrotua erabiltzen hasi denetik, behera egin du kapokaren erabilerak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]