Zelulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zelulosa
Cellulose Sessel.svg
Cellulose-2D-skeletal.png
Formula kimikoa C₁₄H₂₆O₁₁
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, karbono eta hidrogeno
Aurkitzailea Anselme Payen
Eponimoa plant-type cell wall (en) Itzuli
Mota polisakarido eta holocellulose (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,5 g/cm³
Deskonposizio-puntua 260 °C (minimum (en) Itzuli)
270 °C (maximum (en) Itzuli)
Lurrun-presioa 0 mmHg (20 °C)
Masa molekularra 370,147512 u
Erabilera
Rola Eszipiente
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
Denboran ponderatutako esposizio muga 5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
10 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
15 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Eragin dezake cellulose exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey PTHCMJGKKRQCBF-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 9004-34-6 eta 9006-02-4
ChemSpider 19205056, 21238442 eta 21239054
PubChem 14055602
Gmelin 18246
ChEMBL CHEMBL1201676
RTECS zenbakia FJ5691460
ZVG 12570
DSSTox zenbakia FJ5691460
EC zenbakia 232-674-9
ECHA 100.029.692
CosIng 32480
MeSH D002482
UNII I355QGZ19A, OP1R32D61U eta SMD1X3XO9M
KEGG C00760

Zelulosa glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbaezina. Landareetan dago batez ere.

Egitura kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosa-unitateen arteko lotura jakin batekin zelulosa lortzen da.

Almidoi eta glukogenoaren antzera, zelulosa glukosaz osatutako polisakaridoa da. Baina substantzia horien aldean, zelulosa beta-glukosaz osatua da, almidoiak eta glukogenoak alfa-glukosa duten bitartean.

Zelulosaren formula (C6H10O5)n da, n aldakorra izanik, baina beti 200 baino handiagoa.

Zelulosaren katea lineala da, eta ez du alboko adarrik (glukogenoak bai).

Ulergarria denez, zelulosaren erabateko hidrolisiak glukosa ematen du.

Biodegradagarria da.

Zelulosaren egitura; ezkerrean, β-glukosa; eskuinean, β-glukosa batzuk lotuta

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulosa landareen polisakarido nagusia da, eta landareen zelula horma osatzen du. Landare baten zelula hormaren %40a zelulosa da; zurarena, %50 eta kotoiak zelulosa du %90ean.

Almidoi eta glukogenoaren aldean zelulosak funtzio desberdina du; haien zeregina energia pilatzea da, zelulak erabiltzeko. Zelulosaren funtzioa, berriz, zelularen egitura mantentzean datza, euskarri gisa aritzen baita landare eta algen zelula horman.

Zelulosa naturan dagoen polisakaridorik ugariena da, biosferak duen karbonoaren erdia baino gehiago zelulosa eran baitago.

Animalia gehienek (gizakiak barne) ezin dute zelulosa digeritu, ez baitute β-1,4 lotura glukosidikoa apurtzeko behar den entzima (zelulasa). Animalia belarjaleek, berriz, zelulasa duten bakterioak dituzte haien hesteetan, eta bakterio horiei esker zelulosa digeritzen dute.

Ekintza biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak zelulosa digeritu ezin badu ere, eragin biologikoa du kontsumitzen denean.

Eragin hau heste igarotzean du zelulosak, libragarri edo laxante mekanikoa baita. Zuntz hau uretan disolbagaitza denez, ur hau xurgatu eta hondakinen bolumena handitzen du. Honela, heste igarotzearen denbora normalizatzen da.

Zuntz gutxiko elikadura duten herrialdeetan idorreria maiztasuna handiagoa da eta ondeste-koloneko minbizia ere erlazionatu izan da zuntz gutxiko elikadura honekin.

Erabilera industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulosak erabilera industrial anitzak ditu: plastikoak, zeta, zeluloideak, zelofana, papera eta kartoia, besteak beste, zelulosarekin ekoizten dira.

Era berean, zura, kotoia eta lastoa dira zelulosaren iturri nagusiak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]