Edukira joan

Cervantesen glorieta (Sevilla)

Koordenatuak: 37°22′41″N 5°59′30″W / 37.3781443°N 5.9917063°W / 37.3781443; -5.9917063
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cervantesen glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′41″N 5°59′30″W / 37.3781443°N 5.9917063°W / 37.3781443; -5.9917063
Map

Cervantesen Glorieta, Amerikako Plazaren barnean dagoen gune txiki bat da, Errege Pabilioiaren parean, aldi berean, Sevillako Maria Luisa Parkearen hegoaldean dagoena.

Oktogono bat eratuz, idazleaaren lanik handiena den Kixotea modu grafikoan kontatzen duten xehetasunez apaindutako azulejuz edertutako zenbait eserleku ditu, baita omendutako Miguel de Cervantesen bizitzan garrantzitsuak izan ziren lekuak eta datak adierazten dituzten zapaldak ere. Bi zapalda hauen gainean "Kixotea", Alonso Quijanoren eta Sancho Panzaren bi zaldizko estatua aurkitzen ziren. Hauetara hain erraz hel zitekeenez, desagertu egin dira, arrazoi horregatik, bisitariek ikusi ezin dituztelarik.

Glorieta 1913an egina izan zen. Zenbait alditan zaharberritua izan da, horietako azkena, 1992ko Sevillako Nazioarteko Erakusketarako.

Glorietak duen landaretzaren artean, araukaria bat (araucaria cunninghamii) bat nabarmentzen da, Kixotearen xehetasunak dituen eserlekuetan atseden hartzen geratzen direnei "itzal" egiten diena.

Gertu, Rodriguez Marinen Glorieta du, Cervantesen lanean espezialista. Beste aldean, Sevillako Arkeologia Museoa dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]