Cesar Saratxu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cesar Saratxu
Cesar Saratxu - tat.jpg
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1958ko abenduaren 28a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea eta unibertsitateko irakaslea
IMDb nm0764754

Cesar Saratxu Izquierdo (Barakaldo, Bizkaia, 1958ko abenduaren 28) euskal aktorea da.

Parisen zegoela ezagutu zuen bere emaztea eta Stockholmen (Suedia) ezkondu zen. Hantxe antzerkian pertsonai dramatikoak egiteagatik ezaguna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki-lanak egiten ibili zen Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat tokitan. Gerora Madrilera jo zuen formakuntza hoberagoaren bila, baina ez zuen lortu Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege-Eskolan sartzea.

1986an Parisera joan zen, Jacques Lecoqen eskolan sartzea lortuz. Jada bere emaztearekin Stockolmen bizita lortu zuen ospea: 2002an Reza Parsaren Möte med ondskan metraje laburreko filmeko protagonista papera egin zuen, Espainiako produkzioetan tarteka ere parte hartuz, hala nola Imanol Ortizen Expreso nocturno delakoan (2003).

2005etik Bernardo Marin pertsonaia gorpuzteagatik da ezaguna, Tele5 espainiar kateko Camera Café seriean hain zuzen, bertan 2009a arte lan eginda. Horren aurretik Canal+ kateko Canalonen edo Los Güevones delakoan ibili zen, azken hau Interneterako kapsula-serie komikoa izanda, eta serie denak Luis Guridik zuzenduta.

Lintze galdua filmerako (2008) Diogenes putrearen ahotsa jarri du, bai eta Guridik zuzendutako ¡Fibrilando! (2009) seriean lan egin, Camera Caféren spin-offa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]