Edukira joan

Challenger osina

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Koordenatuak: 11°22′24″N 142°35′30″E / 11.3733°N 142.5917°E / 11.3733; 142.5917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Challenger osina
Datu orokorrak
Garaiera−10.984 m
Motadeep (en) Itzuli eta Graben
EponimoaHMS Challenger (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak11°22′24″N 142°35′30″E / 11.3733°N 142.5917°E / 11.3733; 142.5917
Honen parte daMariana uharteetako fosa
Ur-gorputzaIpar Ozeano Barea

Challenger osina ozeanoetan neurtutako punturik sakonena da. Mariana uharteetan dago, Marianetako itsas hobiaren hegoaldeko muturrean. Lurrazalik gertukoena, Fais uhartea da, 289 kilometro hego-mendebaldera dagoen Yapeko kanpo uharte bat eta Guam 306 kilometro ipar-ekialdera duena. Puntu honek, bere izena, Erresuma Batuko Itsas Armadako HMS Challenger itsasontziagatik jasotzen du, 1875ean itsas hobia deskubritu zuen lehena izan zena.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Munduko zortzi leku muturreko: Challenger amildegia da Lurreko punturik sakonena.

Challenger osinean neurtutako sakonerarik handiena, 10.923 metrokoa da. National Geographicek, sakonera handiena, 11.034 metrotan kokatzen du. Sakonera horretan dagoen presioa, lurrazalekoa baino 1095 aldiz handiagoa da, gutxi gora-behera.

HMS Challenger Expedition espedizioa (1872ko abendua - 1876ko maiatza), osinak zundatzen lehena izan zen. Lehen zundaketa, 1875eko martxoak 23an egin zen, 225 estazioan. Emaitza, 8184 metrokoa izan zen, bi zundaketa banandutan oinarritua.

Sir John Murrayren 1912ko The Depths of the Ocean (Ozeanoko Sakonerak), osinaren sakonera, 9635,9472 metrotan neurtzen du. Sir John, espedizioan joan zen zientzialarietako bat izan zen, garai hartan gaztea zena. Murrayren liburuko 131. orrialdeak, osin honi erreferentzia egiten dio.

1951n, aurkitua izan eta 75 urte ingurura, Marianetako itsas hobia osoa, Erresuma Batuko Itsas Armadako HMS Challenger itsasontziak esploratu zuen, honela deitua, jatorrizko espedizioko itsasontziagatik. Bidaia hartan, itsas hobiaren zatirik sakonena, oihartzun bidezko zundaketaz neurtua izan zen, sakonera neurtzeko, jatorrizko espedizioan erabili zen ekipoa baino modu zehatz eta errazagoa. HMS Challengerrek 10900 metroko sakonera neurtu zuen.

1960ko urtarrilak 23an, Trieste batiskafo suitzarrak, AEBetako Itsas Armadak erositakoa, ozeano hondoraino jaitsi zen, Jacques Piccard (bere aita Auguste Piccardekin batera, jaitsieran erabili zen batiskafoa diseinatu zuena izan zena) eta Don Walsh tenientea tripulatzaile bezala zituela.

1984an, itsasontzi ozeanografiko japoniar batek, hondoa, sonar baten bidez aztertu eta, osin honen sakonera, 10.923 metrotan estimatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]