Charles Macintosh
Charles Macintosh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Glasgow, 1766ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma 1800ko abenduaren 31) Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1801eko urtarrilaren 1a - |
Heriotza | Glasgow, 1843ko uztailaren 25a (76 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, asmatzailea eta ingeniaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Charles Macintosh (Glasgow, 1766ko abenduaren 29a - Glasgow, 1843ko uztailaren 25a) eskoziar kimikaria izan zen, ziraren asmatzailea. Mackintosh izeneko berokia bere izena darama. 2016an Googlek doodle bat eskaini zion bere urteurrenean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Macintosh Glasgow hirian jaio zen. Bere lehen lana bezeroen arretako bulego batean izan zen. Gaztaroan beti gordetzen zuen denbora zientziak ikasteko, bereziki kimika. Bere lanbidean ez zuen etsi, eta hogei urterekin produktu kimikoak manufakturatzen hasi zen. Arlo horretan, laster lortu zuen arrakasta, eta produktu berriak asmatu ere egin zituen. Nafta izeneko mundrunaren azpiproduktuarekin egindako esperimentuei esker, ehun iragazgaitzak asmatu zituen. Bi oihal geruza kautxuz itsastea zen asmakizun horren oinarria; naftaren bitartez lortu zuen kautxua disolbagarri izatea. Egin zituen kimika aurkikuntza ugariengatik, 1823an Royal Societyko bazkide bilakatu zen[1].
Charles Macintoshek 1823an patentatu zuen bere zira eta Mackintosh izena eman zion. Zira Charles Macintosh and Co. of Glasgow izeneko ehun-lantegiko produktuetako bat izan zen. 1824an, Sir John Franklinek Mackintosh zira erabili zuen Artikorako espedizioan; Britainia Handiko gudarosteak ere baliatu zuen. 1830. urtean, Charles Macintosh and Co. of Glasgow-ek bat egin zuen Thomas Hancock zientzilariaren konpainiarekin. Biek elkar ezagutzen zuten, Hancockek ere 1819tik aurrera ibili zelako kautxuarekin esperimentuak egiten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Macintosh, Charles. 1911 Encyclopædia Britannica, en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-29).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Macintosh |