Britainia Handiko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Britainia Handiko Erresuma
United Kingdom of Great Britain and Ireland
1707 – 1800
Monarkia konstituzionala

Britainia Handiko Erresumako bandera

Britainia Handiko Erresumako armarria

Great Britain 1789.svg
Britaina Handiko Erresuma 1789an.
Geografia
Hiriburua Londres
Azalera Ingalaterra, Eskozia eta Gales km²
Kultura
Hizkuntza(k) ingelesa (ofiziala), eskoziera, Eskoziako gaelera eta galesera
Erlijioa anglikanismoa, katolizismoa, presbiterianismo, metodismoa eta judaismo
Historia
Aurrekoak
Flag of England.svgIngalaterrako Erresuma
Flag of Scotland (traditional).svgEskoziako Erresuma
Ondorengoa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma BatuaFlag of the United Kingdom.svg

Britainia Handiko Erresuma (ingelesez: Kingdom of Great Britain), Europa mendebaldean 1707-1800. urte bitartean existitu zen herrialdea izan zen.

Ez da nahastu behar Britainia Handia uhartearekin, ezta 1801–1922 bitarteko Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuarekin eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua estatuarekin ere.

Eskoziako Erresumak eta Ingalaterrako Erresumak bat egin zuten 1707. urteko Batasun Agiriaren bitartez (Union Act, 1707), Britainia Handia uhartean estatu bakarra eratzekotan. Britainia Handiko Erresumako parlamentu eta gobernu berria Londres hiriburuko Westminsterren kokatu zituzten, Tamesis ibaiaren iparraldera. Edonola dela ere, batu ziren erresuma biek errege bakarra zuten 1603. urtean Jakue VI.a Eskoziakoa, Jakue I.a Ingalaterrakoa izendatu zutenetik.

Beraz, 1707. urtetik aurrera erresuma bakarra zegoen: Eskoziako parlamentua eta Ingalaterrakoa desegin ziren, eta Britainia Handikoa, bakarra eratu zuten: hala ere, legegintzarako eskoziarren ordezkaritza ingelesena baino txikiagoa zen, Eskoziako biztanleria ere txikiagoa zelako. Hizkuntza ofizialak ingelesa eta gaelikoa ziren. Libera esterlina zerabilten.

1801. urteko datuen arabera, 230.977 km²-ko azalera zeukan erresumak, eta 10.942.646 biztanle zeuden.

Britainia Handiko Erresuma 1800. urteko Batasun Agiriaren ondorioz desegin zuten, 1798ko Irlandako matxinada baretu ostean Irlanda ere herrialdean sartu zutenean: handik aurrerako entitatea Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua zen.

Britainia Handiko Erresumako errege-erreginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Britainia Handiko Erresuma Aldatu lotura Wikidatan