Edukira joan

Cheese

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Cheese
Jatorria
Azken bertsioa44.1
Honen izena daramacheesing (en) Itzuli
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaVala (en) Itzuli
Sistema eragileaUNIX-moduko
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaGNOME Foundation (en) Itzuli
wiki.gnome.org…
Iturri-kodeahttps://gitlab.gnome.org/GNOME/cheese.git, https://git.gnome.org/GNOME/cheese/ eta https://github.com/GNOME/cheese.git

Cheese GNOME mahaigain ingurunearekin batera banatzen den web kamera aplikazio bat da, hau da, UVC korronteak Video4Linux gainean maneiatzeko aplikazioa.

Daniel G. Siegelek (Raphaël Slinckx-en aholkularitzarekin) 2007ko Google Summer of Code proiektu gisa garatu zuen. GNOMEren 2.22[1] bertsiotik aurrera, ofizialki integratuta dago ingurunean. GStreamer erabiliz argazki eta bideoei efektuak aplikatu eta irudiak Flickr-era esportatzeko aukera ematen du.

Hiru erabilera-modu ditu, argazkigintza, bideoa eta argazki-sorta.

Ezaugarri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioa web kamera batekin erraz parteka zitezkeen argazkiak ateratzeko modu bat bezala sortu zen, baina urteekin prestazioak eta erabilerak irabazten joan da, eta orain lehenengo bertsioetan posible ez ziren modu askotan erabil daiteke. Cheese argazkiak, bideoak eta argazki-sortak egiteko gai da, tiro egin aurretik tenporizadore bat erabiltzeko aukerarekin.

2.28 bertsioak hainbat web kameren artean klik bakar batekin aldatzeko aukera ekarri zuen. Aplikazioak argazkiak partekatzeko funtzioa du, argazkiak edo bideoak guneetara igo eta partekatzeko edo ordenagailu beran gordetzeko.[2][3]

  • Malba
  • Zuri-beltza
  • Asetasuna
  • Hulk
  • Iraulketa bertikala
  • Iraulketa horizontala
  • Kaleidoskopioa
  • Psikodelikoa
  • Silueta
  • Pusketak
  • Erradioaktiboak
  • X izpiak
  • Ispilua

Funtzio orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bereizmen optikoa (pixeletan neurtuta)
  • Distira, kontrastea, asetasuna eta tonua
  • Irudi formatua: JPEG
  • Argazki sorta: 3-1000 fotograma, 1-1000 segundoko tartearekin
  • Tenporizadorea 3 segundoz
  • Bideo kodeketa: Theora
  • Bit-tasa (Kbps): Aldakorra, automatikoki egokitzen da
  • Bideo-formatua: OGV
  • Fotogramen abiadura segundoko: 30
  • Leiho estandarra eta panoramikoa
  • Pantaila oso modua

Sistemaren eskakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Eight Interesting Improvements In GNOME 2.22 - Phoronix» www.phoronix.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. «Apps/Cheese - GNOME Wiki!» wiki.gnome.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  3. (Ingelesez) «Have Some Cheese with that Webcam» Linux Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]