Web kamera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordenagailu mugikor baten web kamera

Web kamera edo Webcama ordenagailu bati konekta dakiokeen kamera digital txikia da. Internet bidez irudiak bidali (webgune batera, bat-bateko mezularitza erabiliz, eta abar) eta irudiak kapturatzeko balio du

Web kamerek berez ordenagailu bat behar dute irudiak transmititzeko. Badaude, ordea, sare informatikorako sarbidea baino behar ez duten kamara autonomoak. Web kamera arruntetatik bereizteko, net cam edo sare kamera izenak ematen zaizkie.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgeko Unibertsitateko informatika departamentuko kafetegia sotoan zegoen. Norbaitek kafea hartzeko bere bulegotik jaitsi behar zuen, kafea egin eta berriz bulegora igo. Arauek diotenez, kafea bukatzen zuena berriz bete behar zuen kafeontzia, baina bazen beti jende azkarra, arauak betetzen ez zituena.

1991.urtean Quentin Stafford-Fraser eta Paul Jardetzky bulegoa partekatzen zuten: kafea hartzeko hiru solairu jaitsi behar izateaz nazkatuta zeudenez, protokolo bat diseinatu zuten kamera bati konektatua. Horrela, haien ordenagailuen pantailatik kafeontzia kontrolatzen zuten eta baita nortzuek ez zuten kafeontzia bukatzen zutenean berriz betetzen. Proiektu horri Xcoffe deitu zioten eta hilabete batzuk geroago merkaturatu zuten: 1992an, Xcam lehen web kamera salgai atera zen.

Softwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web kamera baten oinarrizko instalazioa ordenagailu bati konektaturik dagoen kamera digital batean datza, gehienetan USB portu baten bidez. Kamara horiek ez dute ezer berezirik: edozein kamera digital bezalakoak dira. Kontuan izan behar da Web kamera izena sofwareak ematen diola.

Web kameraren softwarea, denbora jakin batean egiten ditu argazkiak (irudi estatikoa segundo erdiko izan diateke) eta beste puntu batera bidaltzen ditu ikusiak izateko. Irudi horiek bideo bat sortzeko erabili nahi baditugu, 15- 30 fotograma bitartean egiten duen web kamera erabili beharko dugu.

Internetera zuzenduak dauden bideoak edo gailu mugikorretik bidaliak direnak, 14 fotograma segunduko segida erabiltzea hoberena da. Modu honetak lekua aurreztuko genuke kaliteta berbera mantenduz. Nahi baldin badugu irudi hauek internetetik eskuragarriak izatea, softwarea fotograma bakoitzak JPG formatoan bihurtuko ditu eta web zerbitzadore bati bidaltzeko FTP protokoloa erabiliko du.

Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web kamerak gehienetan lentez, irudi sentsoreez eta zirkuituez osatuta daude. Hainat lente daude baina ohikoenak plastikozkoak dira.Irudi sentsoreak CCD (charge coupled device) edo CMOS (complementary metal oxide semiconductor) dira. Azken hori koste baxuko kameretan ohikoena da, baina horrek ez du esan nahi edoizen CCD kamera CMOS modukoak baino hobea denik. Erresoluzioaren arabera, gama apaleko modeloak aurki daitezke, 320x240 pixelekin. Erabiltzaileentzako kamerek VGA (640x480) erresoluzioa eskaintzen dute, 30 fotograma segunduko tasaz, kalitatean gutxi gorabehera 1 edo 1,3 MPko erresoluzioaz. Egun, gama altuko kamerek 3, 5, 8, 10 eta 15 megapixel dauzkate eta definio altukoak dira.

Zirkuitu elektronikoak irudia sentsoreazk irakurtzen du eta ordenagailura transmititzen du. Kamera batzuek CMOS sentsore integratua erabiltzen dute, zirkuitoan isiltasun txip bakarra ezarririk, lekua eta kosteak aurrezteko. Sentsorearen funtzionamendua kamera digital baten antzekoa da eta soinua kalitate hobeaz antzematen da.

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jende asko ospetsua egin da bideoen zabalkundearengatik; hala ere, web kamerak ez dira erabat seguruak, ezezagun bat edonoren web kamerara hel baitaiteke eta ikusten duena grabatu. Soilik behgarrezkoa denean komenigarria da web kamerak erabiltzea.

Oso ohikoak dira adin gutxik zenbaiti egiten zaion groomingak, hots, pederastek grabazio sexualak egitera behartzen dituztenean, gehienetan mehatxatupean. Web kamerak erabiltzearen ondorioz, pribazitutasun arazoak gerta litezke, adibidez, sextingaren bidez.

Nahiz eta beren kalitatea txarra izan, batzuetan segurtasun kameratzat erabiltzen dira batzuetan, gaizkileak edo identifikatzen laguntzen dutelako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]