Chen Lili

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chen Lili
Bizitza
JaiotzaYilong County (en) Itzuli1980ko otsaila (44 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria eta modeloa
Musika instrumentuaahotsa

Chen Lili, (txinera tradizionalez: 陳莉莉; txinera sinplifikatuz: 陈莉莉; pinyinez: Chén Lìlì), (Nanchong, Txina, 1980) txinatar emakumezko abeslari, modelo eta aktore transgeneroa da. 2004an nazioartean ezaguna egin zen emakumezkoen hainbat edertasun-lehiaketatan parte hartu zuenean edota lehiatzen saiatu zenean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko otsailean jaio zen Nanchongen. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu eta Cheng Yongjun izena jarri zioten. Haatik, bere burua emakumetzat zeukanez, 2003ko azaroan sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten Qingdaon. 2004ko otsailaren 11n Nanchongeko Segurtasun Publikoko bulegoak emakumezko sexua islatzen zuen nortasun agiria eman zion.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «China's transsexual eyes Miss World crown» China Daily 2004-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).