Qingdao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qingdao
Azpiprobintzia mailako hiria
青岛湾夜景.jpg
Emblem of Qingdao City.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaShandong
Izen ofiziala青岛市
Циндао
Специальный город Циндао
Циндао
Специальный город Циндао
Циндао
Posta kodea266000
Geografia
Koordenatuak36°07′00″N 120°24′00″E / 36.1167°N 120.4°E / 36.1167; 120.436°07′00″N 120°24′00″E / 36.1167°N 120.4°E / 36.1167; 120.4
Qingdao in NEA.svg
Azalera11282 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria10.071.722 (2020)
Green Arrow Up.svg4.296.722 (2016)
Dentsitatea892,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0532
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakPaderborn, Vila Velha, Rijeka, Vitória, Ness Ziona (en) Itzuli, Brest, Klaipėda, Ratisbona, Ramat Gan, Long Beach, San Petersburgo, Perm, Auckland, Txiang Mai, Pattaya, Wilhelmshaven, Odesa, Wuppertal, Vigo eta Mannheim
english.qingdao.gov.cn

Qingdao (txinera sinplifikatuaz: 青岛, txinera tradizionalaz: 青島; pinyineraz: Qīngdǎo), Shandongeko probintzian. Guztira, 7.311.200 biztanle inguru ditu, horietatik 2.584.000 inguru erdigunean. Qingdaok 10.654 km2-ko azalera du. Azpiprobintzia maila du.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lu Xun parkearen ikuspegia.

Hiria Shandong penintsularen hegoaldean dago, gune nahiko lauean. Dena den, 1.000 metrotik gorako mendiak gertu daude (altuenak 1.133 metro ditu). Hiriaren % 15,5 gune menditsua da. Qingdaok 730,64 kilometroko kostaldea du eta inguruetatik bost ibai igarotzen dira.

Mugakideok ditu: Itsaso Horia, hego-ekialdean; Yantai, iparralde eta ekialdean; Weifang ,mendebaldean; eta Rizhao, hego-mendebaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina ekialdeko hiri gehienetan bezala, Qingdaoko klima ere Asiako montzoiak baldintzaturik dago. Hilik euritsuenak udakoak izaten dira (montzoiak iraun bitartean). Neguak nahiko hotzak dira, eta abendutik otsailera egun batzuetan elurra botatzen du.

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Qingdao)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.8 4.6 9.0 15.0 20.3 23.7 27.1 28.4 25.3 19.8 12.3 5.7 16.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −3.3 −1.9 2.3 7.9 13.2 17.8 22.2 23.0 18.9 13.1 5.9 −0.5 9.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 11.3 12.1 21.4 34.6 54.9 84.0 142.1 151.1 62.7 48.2 27.9 11.8 662.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 3.1 3.7 4.7 6.7 7.5 9.4 12.4 10.2 6.5 6.1 4.7 3.4 78.4
Eguzki orduak 186.0 180.8 220.1 222.0 244.9 219.0 182.9 223.2 219.0 220.1 189.0 182.9 2489.9
Iturria (1): China Weather (1971−2000) [1]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzkia bakarrik, 1961−1990) [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qingdaon duela 6.000 urteko giza aztarnak aurkitu dira. Dongyi herria, Txinaren sortzearen aurreko herri aitzindarietako bat, Qingdaon bizi zela uste dute adituek. Dongyi herriak, Dawenkou, Longshan eta Dongyeshi kulturak sortu zituzten ondorengo mendeetan. Kristo aurreko 770. urtearen inguruan Jimo izeneko herria sortu zen, eta berehala Shandong eskualdeko bigarren herririk handiena bihurtu zen. Qingdao gaur egun ezartzen den gunea, Qing Dinastiak gobernatu zuen eta hiria Jiao'ao (胶澳) izena zeukan.

1891n Qing gobernuak hiriaren defentsak sendotu zituzten arren, 1898an Alemaniako armada Qingdao eta inguruko badiaren jabe egin ziren. Kolonia gisa, herriak garapen handia izan zuen, eta alemaniar itsas armadak zuzenean gobernatu zuen. Alemaniarrek hirian urte gutxi eman zituzten arren, eragina izan zuten hiriko hainbat gunetan, eta horrela egun Alemaniako arkitekturaren hainbat aztarna Qingdaoko hainbat tokitan daude.

Qingdao gaur egun Txinako Herri Errepublikako manufaktura gune erraldoia da. 1990eko hamarkadatik aurrera, hazkunde eta garapen itzelak izan ditu. Finantza barruti zaharraren ekialdean bulego dorre berriak eraiki dira, enpresen hazkundearen adierazgarri. Hiriaren kanpoaldean, industrialde handiak daude, kimikagintza, eta bestelako sektoreetako enpresak biltzen dituztenak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qingdaoko barruti eta hirien mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Qingdaoren banaketa administratiboa»

Hirigunea osatzen duten barrutiak:

Erdigunearen inguruko barruti eta hiriak:

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. urtearen amaieran, zortzi milioi biztanle inguru bizi ziren hirian (erdigunea eta inguruko nekazal guneak kontutan hartuz). Hirigunean berez bizi den biztanleria 3 milioikoa da. Urteroko jaiotzak 76.000 inguru dira, jaiotza-tasa 10,15 da mila biztanleko, eta heriotza-tasa 6,32 mila biztanleko.

Hiriko etnia nagusia han da, biztanleriaren % 99,8; gainontzeko biztanleak 38 etniatakoak dira, horien artean, 80.000 koreatar (2007 amaierako datuen arabera).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritarren batez besteko BPGa 7.616 dolarrekoa zen 2008an. Azken urteetan, Barne Produktu Gordina % 16 hazi da batez beste urtero, eta nahiz eta 2008an hasitako krisialdi ekonomikoarekin batera, hazkundea asko moteldu den, Txinako Herri Errepublikako hazkundearen gainetik dago oraindik ere. Hiriko enpresek manufaktura eta bestelako produktuak ekoizten dituzte. Hiriko enpresarik famatuena Tsingtao garagardoa ekoizten duen upategia da, 1903an alemaniarrek sortua.

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunearen inguruan hainbat industrialde dauden arren, garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Qingdaoko garapen ekonomiko eta teknologikorako gunea
  • Qingdaoko merkataritza askerako gunea
  • Qingdaoko teknologia berrien industria gunea

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jiaozhou Badiako zubia»

Jiaozhou Badiako zubiak (35 km inguru) Qingdaoko badia zeharkatuko du. Eraikuntza lanak 2010. urtean amaitzen direnerako, Txinako Herri Errepublikako eta munduko zubirik luzeenetakoa izango da.

Aireportua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qingdao Liuting Nazioarteko Aireportua»

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qingdaoko metroa»

Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qingdaoko portua»

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zhan Qiao kaia 栈桥)
  • Quingdao Txiki uhartea (小青岛)
  • Tian Hou Tenplua (天后宫)

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qingdao ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 青岛城市介绍. Weather.com.cn (Noiz kontsultatua: 2011-06-01).
  2. Climatological Normals of Qingdao. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 2010-04-10).
  3. (Ingelesez) Dallas Economic Development - Qingdao. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]