Qigong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chi kung» orritik birbideratua)
Emakume bat txi kunga egiten.

Qigongak edo txi kungak —txineraz 氣功, pinyinez qìgōng— Txinako medikuntza tradizionalari lotutako teknika multzoa, besteak beste, adimena, arnasketa eta ariketa fisikoa lantzen dutenak. Qigong-a, oro har, osasun orokorra mantentzeko helburuekin lantzen da, baina kasu batzuetan, batez ere Txinan, helburu terapeutiko zehatzekin agindu daiteke.

Txi kung hitzek arnasketa lana esan nahi dute. Qigong-a gorputza geldirik edo mugimenduan landu daiteke eta aurrez zehaztutako ereduak aplikatuz edo ez (qigong espontaneoa).

Txinan budismoarekin, konfuzianismoarekin eta borroka artearekin harremana du. Gobernu txinatarrak uste du txi kunga osasunerako ona dela, heziketa fisikoa egiten delako eta arnasa hartzen irakasten duelako. Beste batzuek pentsatzen dute arnasketa eta mugimenduak zerikusirik dutela unibertsoko izar eta planetekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]