Chiuta (aintzira)
Chiuta (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 620 m |
Mota | aintzira |
Zabalera | 10 km |
Azalera | 200 km² |
Sakonera | 1,13 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°49′03″S 35°51′14″E / 14.8175°S 35.8539°E |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Lugenda (ibaia) |
Chiuta Malawi eta Mozambike arteko mugan dagoen aintzira da[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chilwa eta Amaramba aintziren artean kokaturik dago[2], Rift Haran Handiaren hegoaldean dagoen sakonune endorreiko batean. Luzeran 64 km hartzen ditu eta zabaleran 13 km gehienez[1].
Chiuta aintzirak 3-4 metrotako sakonera baino ez du eta urte sasoiaren arabera asko aldatzen da haren azalera, sasoi lehorrean 25 km² izatetik sasoi euritsuan 130 km² izatera. Amaramba aintzirarekin batera Lugenda ibaiak husten ditu eurite sasoian baina sasoi lehorrean ibaiaren eta aintziren arteko kontaktua eten egiten da. Lugenda ibaia Ruvuma ibaiaren adarra da.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chiuta aintziran 37 arrain espezie deskribatu dira (Ojda 1994), aipagarrienak Oreochromis shiranus, Clarias gariepinus eta Barbus paludinosus. Uretako hainbat landare espezie ere badira, hala nola, Potamogeton welwitschii, Ceratophyllum demersum, Eleocharis dulcis, Oryza barthii, Vossia cuspidata eta abar (Ojda 1994).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruko herrientzako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da eta sarritan izan dira istiluak herrialdeen artean, malawiarrek mozanbikearrei legezkanpo arrantzan aritzea egozten baitiete[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nenufarrak aintziraren azalean.
-
Aintziraren ertza.
-
Arrantzaleak.
-
Aintzira ertzeko herrixka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Lake Chiuta | lake, Africa | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ «ILEC TWAP Lakes Portal» ilec.lakes-sys.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ (Ingelesez) «Mozambique, Malawi fish wars rage on – Nyasa Times» Stop Illegal Fishing (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).