Chocó (departamendua)
Chocó | |||
---|---|---|---|
Kolonbiako departamendua | |||
| |||
Administrazioa | |||
Eskualdea | Pazifikoko eskualdea | ||
Hiriburua | Quibdó | ||
ISO 3166-2 | CO-CHO | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 6°19′N 77°00′W / 6.32°N 77°W | ||
Azalera | 46.530 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 505.046 biztanle | ||
Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
Dentsitatea | 10,8 bizt/km² | ||
http://www.choco.gov.co/index.shtml |
Chocó Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena, Pazifikoko eskualdean. Herrialdeko departamendu eta Hego Amerika osoko lurralde bakarra da bi ozeanoetan kostaldeak dituena, Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan hain zuzen ere. Mugakideak hauexek ditu: Panama ipar eta ipar-mendebaldean, Ozeano Barea mendebaldean, Valle del Cauca hego eta hego-ekialdean, Antioquia eta Risaralda ekialdean eta Karibe itsasoa ipar-ekialdean[1] 46.530 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 505.046 biztanle zituen[3]. Hiriburua Quibdó da (114.548 biztanle 2010ean)[4].
30 udalerri eta 147 korrejimendu ditu[1]. Quibdo, Istmina, Nóvita, Acandí eta Solano dira populatuenak. Biztanle gehienak beltzak edo "afro-kolonbiarrak" dira (%90), mulatoak %6 eta indigenak (Emberá-Wounaan etniakoak) %4.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chocó oso lurralde oihantsu eta euritsua da. Izan ere, Munduko lekurik euritsuena da (urtean euriko 9.000 mm) Indiako Cherrapunji eskualdearekin batera.
Atrato, San Juan eta Baudo ibaiek zeharkatzen dute lurraldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Chocó, todacolombia.com
- ↑ Statoids.com: Departments of Colombia, statoids.com
- ↑ «Censo General 2005 - Proyecciones nacionales y departamentales de población 2005-2020», dane.gov.co
- ↑ Proyección población 2010: Quibdo, dane.gov.co
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Chocóko unibertsitate teknologikoaren webgunea., utch.edu.co