Karibe itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau itsasoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe».
Karibe itsasoa
Antilletako itsasoa
La2-demis-caribbean.png
Kontinentea Amerika
Koordenatuak 15° N, 75° W / 15°N,75°W / 15; -75Koordenatuak: 15° N, 75° W / 15°N,75°W / 15; -75
Azalera 2.763.800 km²
Sakonera handiena: 7.686 m

Karibe itsasoa edo Antilletako itsasoa[1] Ozeano Atlantikoaren mendebaldeko itsasoa da, ekuatorez iparraldera dagoena, Erdialdeko Amerikaren ekialdean eta Hego Amerikaren iparraldean. Iparraldean Antilla Handiekin egiten du muga, Kuba, Hispaniola eta Puerto Rico. Ekialdean Antilla Txikiak, hegoaldean Venezuela, Kolonbia eta Panama, eta mendebaldean Costa Rica, Nikaragua, Honduras, Guatemala, Belize eta Mexiko. Sakontasunik handiena Kaiman uharteetako sakongunean du, Kuba eta Jamaika artean: 7.686 metro.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karibeko klima tropikala da ia beti, baina alde handiak daude leku batetik bestera, leku bakoitzeko mendien garaiera, itsaslasterren edo haizeen arabera.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karibe itsasoaren inguruko herrialdeetako ekonomian eragin handia du turismoak. Karibe aldea neguko turismorako munduko lurralderik garrantzizkoena bihurtu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karibe itsasoa Aldatu lotura Wikidatan